Trainerillen beste jardunaldi bat Ondarroan eta Donibanen
DONOSTIA
Gipuzkoako eta Bizkaiko trainerillen ligako hirugarren jardunaldiak jokatuko dituzte gaur, Donibane Lohizunen eta Ondarroan. Bi probak lauretan hasiko dira eta senior eta gazte mailako ontziak uretaratuko dira.
Gipuzkoako ontziek Lapurdiko uretara bidaiatu beharko dute. Gazte mailan bost trainerilla arituko dira lehian, eta senior mailan, beste 27. Txanda nagusian Zumaia A, Orio A, Hondarribia B eta Zarautz B neurtuko dira faboritoen lehian.
Bizkaiko proba, berriz, Ondarroan jokatuko dute. Hemen ere jubeniletan bost ontzi uretaratuko dira eta helduetan, hamalau. Faboritoen txandan Bermeo A, Odarroa A, Zierbena A, Portugalete C eta Bateratze arituko dira.
|