GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-05-09
Poesiaren Astea Errenterian, Lezon eta Pasaian

DONOSTIA

Mikelazulo Kultur Elkarteak antolatuta, gaur hasiko da VI. Poesiaren Astea “Galdera ikurrak atriletan zintzilik” lemapean.

Lehenengo ekitaldia gaur izango da, Lezoko Gezala Auditorioan. Bertan, 20.00etan, “Oteiza ber dardar minetan” dokumentala proiektatuko da, eta, ostean, Felix Maraña eta Jose Luis Padronek solasaldi bat egingo dute.

Asteazkenean, Mikelazulon, “Txikira beti hordago” ikuskizuna izango da. 21.00etan hasita, Bertol Arrietaren testuetan oinarrituta. Leku eta ordu berberean, ostegunean, Goierriko Kasta taldearen poesia emanaldia egingo da.

Poesia Astearekin jarraituz, ostiralean, Mikelazulon, “Poesia necesaria, nire poesia mailu bat da” emanaldia eskainiko dute. Antton Valverdek, Amaia Lasak, Arantxa Gurmendik, Sabin Aranak eta Auxtin Zamorak Lauaxeta, Miguel Hernandez, Garcia Lorca, Antonio Machado eta nazismoaren garaian Iparraldeko idazleengan eragina izan zuten hainbat idazleen poemak irakurriko dituzte.

Egitarauak jarraituko du larunbatean, Pasai San Pedroko Kultur Etxean. Hor, 19.00etan, Larrabetzu, Azpeitia eta Errenteriako literatur klubeko hainbat kidek poesia emanaldia eskainiko dute, musika, antzerki eta irudiekin.Gaur egun poesiaren inguruan gauzatzen diren proiektuen zergatia eta moduen gaineko gogoeta egingo dute.

Eta, bukatzeko, igandean Mikelazulon, Juanma Sarasolaren “Ametsek ez dute kartzelarik” liburuaren aurkezpena egingo da, 21.00etan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Nuestra paciencia también tiene límite»
Mundua
Tony Blair quiere seguir a pesar de la debacle electoral
Ekonomia
Fallece en Escocia un arrantzale de Ondarroa
Jendartea
A partir de hoy, el cinturón será más obligatorio aún
Euskal Herria
Sei hilabeteko zigorra ezarri diote lekuko bati, itzultzaileari uko egin izateagatik
Ekonomia
La recuperación alemana eleva la previsión de crecimiento de la UE
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea