GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-05-09
Sei hilabeteko zigorra ezarri diote lekuko bati, itzultzaileari uko egin izateagatik
Sei hilabeteko espetxe zigorra eta hautetsia izateko desgaikuntza berezia ezarri dio Bilboko auzitegiak gernikar bati itzultzailearekin deklaratzeari uko egiteagatik. Istripu baten lekuko gisa joan zen deklaratzera, eta euskaraz «normaltasun osoz» eta itzultzaile bat beharrik gabe jarduteko zuen eskubidea aldarrikatzeagatik, fiskaltzak «desobedientzia larria» leporatu dio. Euskal Herrian Euskaraz-ek gogor salatu du epaia, eta manifestaziora deitu du hilaren 12rako.

DONOSTIA

Istripu baten lekuko gisa deklaratzera joan zen Asier Basabe gernikarra. Epaiketatik, ordea, akusatu gisa atera zen. Fiskaltzak «desobedientzia larria» leporatu zion itzultzailearekin deklaratzeari uko egin ziolako. Zortzi hilabeteko espetxe zigorra eta hark irauten zuen bitartean hautetsia izateko desgaikuntza berezia eskatu zituen fiskalak, baita prozesuko kostuak bere gain hartzea ere. Bi hilabete inguru igaro dira geroztik. Orain, Bilboko epaitegiak epaia eman du; sei hilabeteko espetxealdia eta hautetsia izateko dasgaikuntza ezarri dio, eta auziak sorrarazitako gastuak ordaindu beharko ditu.

Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak oso gogor kritikatu zuen erabaki hori, eta «aurrekari» izan daitekeela ohartarazi zuen. Izan ere, beste ha- mabi pertsona daude epaiketaren zain euskaraz aritzeko eskubidea aldarrikatzeagatik. Kasu horretan, duela urtebete baino gehiago epaitzen ari ziren hirulagunek eta elkartasuna adieraztera joan zirenek epaiketa eten egin zuten.

«Hizkuntza eskubideen defentsa besterik ez zutela egin diote. Azken batean, epaiketa euskaraz izan balitz, aurrera joko zuen», azaldu zuen EHEko kide Eulate Zilonizaurrekoe-txeak. Hamabi pertsona horien kontrako epaiketa datorren urtearen hasieran izango da. «Zigorretan eman duten jauzi honek bide arriskutsu eta kezkagarria zabaldu du. Orain arte hizkuntza eskubideak aldarrikatzea falta gisa hartu izan dute epaitegietan, eta jada zigor penal bilakatu dute. Zein izango da hurrengo urratsa?», galdetu zuen Mikel Irastortzak.

Nabarmendu zuenez, Basabek euskaraz «normal» deklaratzeko eskubidea zuela babestu zuen. «Ez zion lekuko gisa deklaratzeari uko egin, baizik eta itzultzailearekin aritu beharrari. Bere eta gureustean, hori ez da da hizkuntza eskubideak bermatzen dituen tresna. Itzulpena erabilgarria izan daiteke zure herritik kanpo epaitzen zaituztenean, baina norberaren herrian egiteak ez du zentzurik. Espainarriak Espainian epaitzen dituztenean ez dute itzulpenik erabiltzen, eta gauza bera gertatzen da Frantzian, Danimarkan edo gainerako herri guztietan. Euskal Herrian, berriz, zeure burua defendatu behar duzunean, itzultzaile bat behar duzu», salatu zuen. Hizkuntza eskubi- deez gain, defentsarako eskubidea ere urratzen dela gaineratu zuen Irastortzak.

«Irainduak, atxilotuak»

EHEren hitzetan, egoera honen arduradun bakarrak ez dira auzitegi hori edo epaia eman duen epailea; «Eusko Jaurlaritza eta eta Justizia sailburua ere erantzule zuzenak dira», esan zuen.

«Zer egin behar dute, beraz, euskara maitatu behar dela lau haizeetara zabaltzen duten horiek? Euskaldun izateagatik eta euskaldun gisa agertu nahi izateagatik zigortu dute Asier Basabe. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak, argitaratu berri duen urteko txostenean ere, kasu honen larritasuna aipatu du, baita hainbat justizia administrazio eta horiekin bat eginez Herrizaingo Saila lurralde osoan euskaldunekin hartzen ari diren jarrera gero eta gogorragoa», go- gorarazi zuten.

Zilonizaurrekoetxearen eta Irastortzaren aburuz, ez dira gertaera bakanak. «Euskaldunok, gure herrian eta bereziki Justizia administrazioetan, nahiz eta ez bakarrik horietan, bigarren mailako herritarrak izango bagina bezala tratatzen gaituzte, hizkuntza arrotzetan aritzera behartzen gaituzte sistematikoki», berretsi zuten.

EHEren esanetan, hori guztia egungo egoera orokorrak ahalbidetzen du. «Euskaldunoi, hizkuntza eskubideak salbuespenik gabe Euskal Herri osoan sistematikoki urratzen zaizkigu. Egungo esparru politikoak eta horien baitako lege eta hizkuntza politikak izan dira eta dira eskubideak urratzeko tresna eraginkorrenak. Horien bidez, euskaraz libre bizitzeko eskubidea ukatu ez ezik, defentsa bera egiteagatik ere irainduak, atxilotuak eta zigortuak gara euskaldun asko», jakinarazi zuten.

Horri lotuta, argi utzi zuten egungo errealitatetik abiatuta, hizkuntza eskubideak bermatu eta euskara osoki berreskuratzea «ezinezkoa» dela.

Arazohorieiirtenbidea ematea administrazioei eta arduradun politikoei dagokiela esan zuten. «Baina ez bakarrik zentzugabekeria hauek amaitzea, baizik eta horrelako erasorik gehiago gerta ez dadin behar den erantzukizunez jokatuz neurri eraginkorrak hartzea», gaineratu zuen. Hala, zera proposatu zuen EHEk: «Egoera hau iraultzeko, nork bere habiari so egin beharrean, herri ikuspegiz indarrak bildu eta aktibatu behar ditugu euskarak eta Euskal Herriak behar duten egoera berria eraikitzeko».

«Inoiz baino gehiago kalera»

«Une garrantzitsu honetan, herri prozesu sendoa egin behar dugu hizkuntza eskubideak aitortu eta bermatzeko esparrura iristeko. Horrekin batera, Euskal Herriari bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubidea aitortu behar zaio», esan zuten.

Indar metaketa horretan, herritarrei deialdi berezia egin zien, euskararen aldeko «lana eta borroka areagotzeko garaia» baita. «Inoiz baino gehiago, kalera atera behar dugu hizkuntza eskubideen aldeko mobilizazioak ugarituz, neurri eraginkorrak har daitezen eraginez eta jendarteko esparru guztietan euskarari lehentasuna eman dakion», nabarmendu zuen Irastortzak.

Hala, hilaren 12rako manifestazioa antolatu du EHEk. Hitzordua Gernikako udaletxe plazan izango da 19.30ean. Busturialdeko eragileei mobilizazio horrekin bat egin dezatela eskatuko die.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Nuestra paciencia también tiene límite»
Mundua
Tony Blair quiere seguir a pesar de la debacle electoral
Ekonomia
Fallece en Escocia un arrantzale de Ondarroa
Jendartea
A partir de hoy, el cinturón será más obligatorio aún
Euskal Herria
Sei hilabeteko zigorra ezarri diote lekuko bati, itzultzaileari uko egin izateagatik
Ekonomia
La recuperación alemana eleva la previsión de crecimiento de la UE
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea