GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-05-09
Hiru hildako Hamas eta Fatahko kideen arteko borroketan
Tentsioa gero eta ikaragarriagoa da lurralde okupatuetan, batez ere Gazan. Mendebaldeko estatuek ezarri zuten boikot ekonomikoaren eraginez, milaka familia dago bi hilabetetan soldatarik kobratu gabe. Egoera erarik larrienean lehertu zen atzo: Al Fatahko bi miliziano eta Hamaseko bat, hilda.

GAZA

PAN Palestinako Aginte Nazionaleko 165.000 langileen soldatak oso garrantzitsuak dira lurralde okupatuetako ekonomia- rako. Martxoko eta apirileko soldatak kobratu gabe dauzkatenez gero, haserrea gero eta nabarmenagoa da.

«Ez dugu poliki-poliki hil nahi, hobe da bat-batean hiltzea», esan zuen joan den astean Kamal Kassab jeneralak, Inteligentzia Militarreko Gazako buruak, mila euroko soldata kobratu ezinik dagoela. «Gosez hiltzera zigortuta bagaude, hobe izango da Israelen aurkako eraso suizida batean hiltzea», esan du, berriz, Abu Haroon Fatahko milizianoak.

Atzo goizean erarik tragikoenean lehertu zen egoera, Khan Junesen, Gazako hegoaldeko hirian. Bertsio batzuen arabera, Hamaseko kide batzuk Siliman Abu Mutlak Gazako segurtasun indarretako burua bahitzen ahalegindu ziren. Beste batzuek Hamasen inguruko milizianoei egotzi zieten istiluen hasiera. Edonola ere, bi aldeek egoera bere onera nola ekarri eta bahituak nola askatu negoziatu zuten borroka gogorrenak hasi aurretik. Adostutakoa betetzera zihoazela, norbaitek Hamaseko miliziano bat hil zuen eta, segituan, granada bat bota zuten Fatahkoen aurka: bi hildako. Ondoren, bi aldeetako buruek lasaitasuna eskatu zuten.

Iskanbila sortu zen Abu Mazen presidentea eta Ismail Haniyeh lehen ministroa igande gauean elkartu eta gero. Bien arteko arazoak konpontzeko elkartu ziren, baina ez zuten gauza handirik aurreratu. Lekukoek diote builaka bukatu zutela.

Munduko Bankuak igandean adierazi zuenez, Zisjordaniako eta Gazako egoera oso arriskutsua da. Horixe jakinarazi die Europar Batasunari eta AEBei.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Nuestra paciencia también tiene límite»
Mundua
Tony Blair quiere seguir a pesar de la debacle electoral
Ekonomia
Fallece en Escocia un arrantzale de Ondarroa
Jendartea
A partir de hoy, el cinturón será más obligatorio aún
Euskal Herria
Sei hilabeteko zigorra ezarri diote lekuko bati, itzultzaileari uko egin izateagatik
Ekonomia
La recuperación alemana eleva la previsión de crecimiento de la UE
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea