GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-05-09
Maiatzaren 11n eta 30ean Bolognako prozesuari aurre egitera deitu du IAk

GASTEIZ

Bolognako prozesuari loturik ikasleek jasan eta jasaten duten «desinformazio, ezjakintasun eta hermetismoari» aurre egitera eta maiatzaren 30ean egingo den 103 ikasleren aurkako epaiketa salatzera dei egin dute Ikasle Abertzaleek.

Atzo Gasteizko Filologia, Geografia eta Historia Fakultatean emaniko prentsaurrekoan, «abiadura bizian doan» tren batekin alderatu zuten Bolognako prozesua, «hartzea» beste aukerarik uzten ez duen trena. Ikasle erakundearen arabera, «iraultza» hau eta Europako Goi Hezkuntza Esparrua bera ere, «nazioarteko korporazio indartsuen menpe eta haien interesen arabera» dago diseinatua.

Ikasleak «isilarazten»

Tren horrek behar duen «ikatza» da ULO (Unibertsitate Lege Organikoa), Estatu espainoletik bideratutako eta «ikas- leak engainatzea» bilatzen duen «erreforma, lege, arau, erreforma autonomiko eta gezur» multzoa, IAko eledunen arabera. Inposaketa hori salatu asmoz, egiten diren jarduerak «isilarazi» nahi dituztela ere salatu zuten, «ikasleak mututu, jipoitu eta Auzitegi Nazionalaren bidean jarrita».

Hori bera da Leioan ULO gaitzesteko duela hiru urte egin zen itxialdi baten ondotik, «identifikatu eta bortizki kaleratu» zituzten 103 ikasleen kasua. Horiek guztiak datorren maiatzaren 30ean Getxon egingo zaien epaiketaren zain daude, eta horren karietara, mobilizazioetara deitu du IAk. Era berean, iragan martxoaren 25 eta 26an Bakaikun ospatu zen Europako Ikasleen Foroak mobilizazio egun gisa hautatu zuen maiatzaren 11 ere, eta hainbat deialdi egingo direla iragarri zuten atzoko agerraldian.

Azkenik, Ikasle Abertzaleek zera esan zuten: «Guztiok norabide berberean eta bateraturik bagoaz, Europako konbergentzia hau gera daiteke».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Nuestra paciencia también tiene límite»
Mundua
Tony Blair quiere seguir a pesar de la debacle electoral
Ekonomia
Fallece en Escocia un arrantzale de Ondarroa
Jendartea
A partir de hoy, el cinturón será más obligatorio aún
Euskal Herria
Sei hilabeteko zigorra ezarri diote lekuko bati, itzultzaileari uko egin izateagatik
Ekonomia
La recuperación alemana eleva la previsión de crecimiento de la UE
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea