GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-05-09
Hondarribiko saihesbide berriaren herri lanak hasiko dira

HONDARRIBIA. ­ Gipuzkoako Foru Aldundiak esan zuen Hondarribiko saihesbideko herri lanen bigarren fasea hilabete honetan hasiko dela. Gipuzkoako ahaldun nagusi Jose Juan Gonzalez de Txabarrik eta Hondarribiko alkate Borja Jauregik esan zutenaren arabera, bide-tarte berriak aireportua eta hondartza batu nahi ditu, eta, era horretan, hirigunean dauden zirkulazio arazoak konpondu. Eraikiko duten bide berriak 1,4 kilometroko luzera edukiko du.



Debako diskoteka bateko droga trafikarien sare bat desegin dute

DEBA. ­ Aurreko ostiralean, Ertzaintzak Debako diskoteka batean droga banatzen zuen trafikarien sare bat desegin zuen. Guztira, lau pertsona atxilotu zituen, eta hurrengo egunean, ustezko trafikarien etxeak arakatu zituenean, 11 kilo haxix eta 5 kilo speed aurkitu zituen. Horrez gain, akusatuetariko baten etxean billete faltsuak topatu zituen. Kasua aurreko urtearen amaieratik ikertzen ari zen, diskotekan substantzia estupefazienteak banatzen ari zirela susmatzen zuelako.



Deiadar Mendien Eguna Kolitzako tontorrean egingo dute

BILBO. ­ Hurrengo larunbatean, Bizkaiko Batzar Nagusiek Deiadar Mendien eguna egingo dute Kolitza mendian. Orain dela bi urte, Batzar Nagusiak berrezarri zirela 25. urte betetzen zirela-eta, mendira igotzeko ohitura berreskuratu zuten; izan ere, tontor horretan, Oizen, Gorbeian, Solluben eta Ganekogortan batzen baitziren antzinako batzarrak. Martxa 9.00etan aterako da Balmasedako San Severino plazatik. Eguerdian, batzarrera deituko dute ohiko adarraren soinuaren bidez. Balmasedako mendi taldea, Gailurra, Ganzabal, Sollube 707 eta Alpino Tabira taldeak Bizkaiko Batzar Nagusiekin elkarlanean aritu dira eguna prestatzen.



Arangoitiko igogailuan «akats larriak» daudela salatu dute

BILBO. ­ Martxoaren 20tik apirilaren bukaera arte, Kone mantentze enpresak zazpi aldiz atera behar izan ditu Arangoitiko igogailuaren barruan gelditu diren zenbait erabiltzaile. Horrez gain, birritan huts egin du igogailua matxuratzen denean, kabina barruko airea berritzen laguntzeko, ateak automatikoki zabaltzen dituen segurtasun gailuak. Horregatik, auzokide elkarteak egoera behin eta berriro salatu du, eta Bilboko Udalari neurriak har ditzala eskatu dio.



Basauriko alkateak metroa jartzeko martxaren alde egin du

BASAURI. ­ Basauriko alkateak, Rafael Ibarguenek, “Metroa orain Basaurin” plataformak ostegunerako deitu duen manifestazioaren alde egin du. Hurrengo hilabeteetan Sarratun irekiko dituzten garajeetan metro geraleku bat jartzeko eskatu nahi dute martxaren bidez. Eskaera kontuan hartzen ez badute, Basauriko biztanleek 2011. urtea heldu arte itxaron behar izango dute metroa herrian hartu ahal izateko. PSE-EE, PP, EA, EB eta EAJ alderdiek deialdiaren alde egin dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Nuestra paciencia también tiene límite»
Mundua
Tony Blair quiere seguir a pesar de la debacle electoral
Ekonomia
Fallece en Escocia un arrantzale de Ondarroa
Jendartea
A partir de hoy, el cinturón será más obligatorio aún
Euskal Herria
Sei hilabeteko zigorra ezarri diote lekuko bati, itzultzaileari uko egin izateagatik
Ekonomia
La recuperación alemana eleva la previsión de crecimiento de la UE
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea