GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-06-17
Oteizaren lan «ezezagunenak» ikusgai Altzuzan
Oteiza Museoak artista oriotarraren beste erakusketa bat antolatu du. Bertan, hirurogeita hamar bat lan ikus daitezke; asko argitaratu gabeak, gainera. Dominak dira oraingoan protagonista, eta horiekin, batez ere, sortzailearen alderdirik zientifikoena utzi nahi dute agerian. Erakusketa azaroaren 19a arte ikusi ahal izango da Altzuzako museoan.

ALTZUZA

OteizaMuseoak artista oriotarraren hirurogeita hamar bat lan«ezezagun» bildu ditu “Zirkuluaren etendura. Dominak” izeneko erakusketan.

Pedro Manterola museoko zuzendariak esandakoaren arabera, bertan bildutako materiala ez da guztiz argitaratu gabea; bai, ordea, ezezaguna, bai ikusleentzat oro har, baita adituentzat ere.Erakusketaren aurkezpenean Xabier Saenz de Gorbea historialari, kritikari eta EHUko irakaslea ere izan zen; izan ere, hark dominen gaineko ikerketa historiko-estetikoa egin du.

Domina hitza artistak berak erabili zuen erliebe biribil horiek definitzeko, eta 80ko hamarkadako azken urteetan egin zituen. Hain justu ere, hiru arrazoirengatik, Manterolak berak esan bezala. Batetik, «1987an Munduko Euskal Batzarraren bigarren edizioa zela-eta», bestetik, beste artista batzuekin batera Carlos III.ari eta Ilustrazioari 1988an egindako omenaldiarengatik, eta azkenik, 1987. urtean «Parisko Espainiako Eskola berriz ireki zutelako», museoko zuzendariak azaldu zuenez.

Erakusketa horren bitartez, museoak Oteizaren lanak erakustetik harago joan nahi izan du haren «alderdi zientifikoak» ere agerian uzteko. «Oteizaren obraren eta pentsakeraren ezagutza zabalago eta sakonagoa erakutsi nahi dugu oraingoan», adierazi zuen.

Hala, ikusleak hiru ataletan banatutako erakusketa aukituko du bertaratzean. Lehen atala figurazioei dagokie, eta Munduko Euskal Batzarraren bigarren ediziorako egindako lanak biltzen ditu.

“Geometriak” sailak Oteizaren lanik esperimentalenak ditu ardatz, eta “Oroitzapenezko Dominak” atalean 1987an Parisko Espainiko Eskolarentzat eginikoak ikusi ahal dira.

Azken atal honetan Carlos III.a eta Ilustrazioa omentzeko egin lanak daude, eta horietan, Amadorrek, Francisco Lopez Hernandezek, Julio Lopez Hernandezek, Remigio Mendiburuk eta Pablo Palazuelok ere parte hartu zuten.

Manterolaren hitzetan, erakusketak «artistaren laneko etengabeko gatazka» erakusten du. Bertan, oriotarrak geometriaren eskuaren ukapen gisa heltzen baitio geometriari, eta haren ustez, «pultsua eta espre- sioa agertzen ditu adierazpen biologikoaren forma gisa».



Oteiza, kontraesanez beteriko gizona

ALTZUZA

“Zirkuluen etendura. Dominak” erakusketan, Jorge Oteizaren izaera agerian uzten da Xabier Saenz de Gorbearen hitzetan. «Dual, konprexu, kontraesankor agertzen zaigu; bera zen moduan, hain zuzen», azaldu zuen Saenz de Gorbeak, dominen gaineko ikerketa historiko-estetikoa egin duenak.

«Oteizak bere lana bukatu zuela zioen, baina jarraitu egiten zuen; guztiz bukatu duela esan baina hil osteko lana egiten du betiko ideiei eta kontzeptuei buelta ematen», gaineratu zuen Saenz de Gorbeak.

Artista oriotarra urte eta erdiz egon zen gutxi gorabehera dominekin lanean, eta denbora horretan guztian artea adierazpen «zuzen, arin, indarrez beteriko eta bizi» gisa agertzen du, «distortsionatutako errealitatea» bezala, «mugetara doana». «Euskal ingurumen kultural eta ideologikoarekin lotutako bere obsesioez hitz egiten du, baina eraikuntza zer den ere agertzen du, lenguaia zer den. Gizakientzako zaila den errealitate horretatik at beste mundu abstraktu bat eraiki nahi duela argi uzten du», azaldu zuen historiagile, kritikari eta EHUko irakasleak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Territorio vedado a la libertad de expresión
Euskal Herria
Batasuna constata que UPN«organizó el acto falangista y cunetero» ante Otegi
Mundua
«Tuve que dejar a mi familia, porque por la calle me llamaban terrorista»
Kirolak
Un rival que empieza a desquiciar
Jendartea
Las trombas de agua colapsan carreteras en Gipuzkoa
Euskal Herria
Los convocantes llaman a acudir a Iruñea tras recurrir la prohibición
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss