GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-06-17
Urdiñarbeko Maskarada gaur izanen da Parisen

BAIONA

Apirilaren bukaera arte Zuberoa zeharkatu duen Urdiñarbeko gazteen Maskaradaren emanaldia izanen da gaur Parisko EuskalEtxean. Estatu frantseseko hiriburua izango da usaian soilik Zuberoan aurkezten den ikusgarria hartuko duena. Euskal Kultur Erakundearen eta Euskal Pilotako Ile de France eskualdeko Ligaren artean antolatua, ikusgarria pilota partida batekin batera emanen dute.

Antolatzaileek ekitaldia goraipatu dute gutxitan ikus baitaiteke Zuberoatik kanpo. «Euskal Etxeko kideek eskualde horretan dituzten familia-loturei esker lortu dugu Urdiñarbeko gazteak konbentzitzea, eta beren egutegian azken egun bat finkatzea», esan zuten.

Maskaradaren dantza, kantu eta inauterien erritu berezi horiek Parisen entzunen dira, beraz, bertako “Chiquito de Cambo” frontoian izanen den agerraldian. «Ikusgarria egiteko frontoia aukeratuz, gure helburua Maskarada bere usaiako ingurumen batean kokatzea izan da, hots, herriko plazaren antza duen leku batean. Gainera, bertan eginez, ikusle gehiago jasotzeko aukera izango dugu», argitu dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Territorio vedado a la libertad de expresión
Euskal Herria
Batasuna constata que UPN«organizó el acto falangista y cunetero» ante Otegi
Mundua
«Tuve que dejar a mi familia, porque por la calle me llamaban terrorista»
Kirolak
Un rival que empieza a desquiciar
Jendartea
Las trombas de agua colapsan carreteras en Gipuzkoa
Euskal Herria
Los convocantes llaman a acudir a Iruñea tras recurrir la prohibición
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss