GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-06-17
Gerrilla eta lehen ministroa behin- behineko Gobernua egitean adostu dira
Prachanda gerrilla maoistako buruak eta Koirala Nepalgo lehen ministroak bilera historikoa egin zuten atzo, Katmandun. Bertan hitzartu zuten Batzar Eratzailea aukeratzeko hauteskundeak egitea hemendik urtebetera, eta, ordura arte, gerrillarien ordezkariek esku hartuko luketen behin-behineko gobernua eratzea.

KATMANDU

Bilera historikoak goi mailako helburua zuen: 12.500 hildako eragin dituen hamar urteko gatazkari amaiera jartzea. Goizean goiz iritsi zen Girija Prasad Koirala lehen ministroaren etxera Pushpa Kamal Dahal Prachanda ­ankerra, euskaraz­, 52 urte dituen gerrillaria. Kazetarien aurrean adierazpenik egin gabe sartu ziren barrura bi gizonak. Gerrillariak hamar urte zeramatzan Nepalgo hiriburura azaldu gabe.

Koiralak eta Prachandak elkarrekin hitz egin ostean, Zazpi Alderdien Aliantzako ordezkariekin egin zuten bilera, hau da, erregearen aurkako protesta uholdearen ondoren Gobernua eratu zutenekin.

Krishna Prasad Sitaula Barne ministroak prentsaurrekoa eman zuen bilera horietan aztertutakoaren berri emateko. Hark jakinarazi zuen behin- behineko Gobernua eratzean adostu direla.

Gaur egun lanean ari den Parlamentua bertan behera geratuko da, atzo hartu zituzten erabakien eraginez. Atzoko bileretan zazpi abokatu izendatu dituzte Konstituzio berriaren zirriborroa idazteko. Dokumentua Gobernuari eta gerrillari eman beharko diete abokatuek, eta horretarako hamabost eguneko epea izango dute, Pradeep Gyawali Turismo eta Abiazio ministroak jakinarazi duenez. Behin-behineko Konstituzioa egiteko maoistek eskatzen zuten, baina orain arte Gobernuak aurkako iritzia zeukan, nahiz eta onartzen zuen hauteskundeetara deitzea.

Hauteskundeei begira, bi aldeek NBE Nazio Batuen Erakundearen laguntza izango dute, Armadaren eta gerrillaren armen kudeaketan.

Alderdi anitzeko sistema demokratikoaren alde egin dute Nepalgo politikari eta gerrillariek. Giza eskubideak babestuko dituztela agindu dute, baita legea ere. Nepal berrian prentsa eskubidea egongo dela nabarmendu nahi izan zuten argindarrik gabe egin behar izan zen prentsaurrekoan.

Koirala lehen ministroak ez zuen izan esku-hartzerik, gaur irtengo baita Bangkok hirira, osasun arazoak direla-eta.

Orain amaitu den negoziazio prozesua maiatzean hasi zen, goi mailako ordezkaririk gabe. Erregearen aurkako protestek lortu zuten ordura arte etsai zirenek bat egin zezaten.



Prachanda: «Es un momento histórico para el mundo»

KATMANDU

El líder de la guerrilla maoísta, Pushpa Kamal Dahal Prachanda, destacó la necesidad de crear una nueva estructura del Estado, «basada en las clases, etnias, géneros y regiones».

«Este es un momento histórico, no solamente para Nepal, sino para el mundo, pues estamos mostrando cómo dos partes ­una implicada en una rebelión armada y otra en la política institucional­ pueden unirse para crear un nuevo Nepal», dijo.

Menos militares

«Esperamos celebrar las elecciones para la Asamblea Constitucional en marzo o abril de 2007», afirmó el líder maoísta, al tiempo que informaba de que «la creación de un Gobierno interino y la disolución se producirán conjuntamente con el anuncio de la Constitución interina». Prachanda dijo además que la fuerza del Ejército nepalí debe ser reducida de 90.000 a entre 10.000 o 20.000 efectivos.

Preguntado sobre la reciente afirmación del primer ministro Koirala de que su partido apoya la monarquía ceremonial, Prachanda fue muy claro y dijo que su grupo «siempre ha estado a favor de una república. La república democrática es nuestra exigencia mínima y queremos ir al encuentro del pueblo nepalí con esta exigencia durante la campaña electoral para la Asamblea Constituyente».

La histórica reunión entre Koirala y Prachanda es el símbolo más gráfico del cambio político experimentado en Nepal desde abril, cuando el autárquico rey Gyanendra renunció al absolutismo tras una revuelta popular.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Territorio vedado a la libertad de expresión
Euskal Herria
Batasuna constata que UPN«organizó el acto falangista y cunetero» ante Otegi
Mundua
«Tuve que dejar a mi familia, porque por la calle me llamaban terrorista»
Kirolak
Un rival que empieza a desquiciar
Jendartea
Las trombas de agua colapsan carreteras en Gipuzkoa
Euskal Herria
Los convocantes llaman a acudir a Iruñea tras recurrir la prohibición
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss