GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Txokotik 2006-06-17
Floren Aoiz
Ultrak?

Idatzi dut behin baino gehiagotan giro beroa dagoela nafar eskuindarren artean. Joan den asteazkenean gertatutakoa ikusita, surik ere badela pentsa dezakegu. Etengabe ibili dira gerla deiak gora eta behera, liskarrak bilatuz, erasoak prestatuz, eta azkenean, lehertu dira. Urduritasuna eta barneko ezberdintasunak batera etorri zaizkigu honetan. Askapenak antolatutako hitzaldiaren aurka agertu ziren ultraeskuindarrak, indarrez, oihuka, bortizki. Indar agerpen gisa edo prestatua zegoen beren ekitaldia. Sanzek berak iragarri zuen, gertatu aitzin, antzeko zerbait gerta zitekeela. Pentsatzen ahal dugu, horrenbestez, UPNren erabakia zela, politikoki ongi aztertutako zerbait. Irudi patetikoa eman zuten, ordea. Eskuindar batzuk 1936an bizi direla jakin dugu, berriz ere, baina 2006ko Nafarroa ez da duela 70 urtekoa. Orain, ez zaie komeni mezu faxistak agerian uztea. UPNren lehen mailako karguak kalean, gorrotoak kiskalita, «biba España» aldarrikatuz, hori da Nafarroako lehen alderdi politikoaren estrategia? Horrela lortu nahi dute gehiengo absolutua?

Ulergarriak dira haien artean dauden arazoak. Palacios gobernutik kanporatu dute, Alli haserre dago UPNren portaerarekin, batzuek ez dute begi onez ikusten “Diario de Navarra”ren zuzendaritza berria, Del Burgok San Vitoren dantza dauka gorputzean sartuta, komunikabide berriak abiatzen dituzte korrika eta presaka. Laburbilduta: urduri daude, egoeraren kontrola galtzen ari direlako, eta ez dute erdiesten egoera honi aurre egiteko ildoan adostea. Ezinbestekoa izanen zaio UPNri CDNren indar mugatua bereganatzea, baina Allirendako ez da erraza jarduera ultraeskuindar nabarme- naren konplize izatea, ez bederen horren gardenki agertzen baldin bada. Faxistak mobilizatzea eta beste sektore batzuen babesa lortzea nekez ezkonduko dira bide horretatik segituz gero. Bide- gurutze batean dago nafar eskuina, bera ere bai!

Libertad Ya taldeak erabili du ultra hitza kontzentrazioan parte hartu zuten batzuk definitzeko. Harria jaurti, eskua ezkutatu! Ñabardurak alde batera utzirik, ultrak ziren denak. Ondorioak aztertuta eskuak garbitzea ez da joera berria, baina datuak zerbait esaten digu: ez zaie gustatu eman duten ikuskizuna. Ulergarria da: nafar jendearekiko mesfidantza sakona erakusten du han ikusitakoak. Galtzaile itxura, finean! -


Floren Aoiz - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Territorio vedado a la libertad de expresión
Euskal Herria
Batasuna constata que UPN«organizó el acto falangista y cunetero» ante Otegi
Mundua
«Tuve que dejar a mi familia, porque por la calle me llamaban terrorista»
Kirolak
Un rival que empieza a desquiciar
Jendartea
Las trombas de agua colapsan carreteras en Gipuzkoa
Euskal Herria
Los convocantes llaman a acudir a Iruñea tras recurrir la prohibición
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss