GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-06-17
Autodeterminazio eskubidea behar dela agertu da Ezkerra Europan topaketetan
Garapen eredua, estrategia feminista eta klase borroka izan dira bi egunean Eibarren izan diren Ezkerra Europan topaketetako gai nagusiak. Antolatzaileek positibotzat jo zituzten, eta nazioarteko ordezkaritzaren parte-hartzea nabarmendu zuten. Adostutako ondorioen artean, autodeterminazio eskubideak ekosistemak modu demokratikoan garatzea ahalbidetzen duela agertu zuten. Aurrera begira, elkarrekin lan egin behar dela hitzartu zuten topaketetan.

EIBAR

Jardunaldi Internazionalistetan Eibarren antolatu dituzten Ezkerra Europan topaketak atzo amaitu ziren. Antolatzaileek oso positibotzat jo dituzte bi egunean garapen ereduari buruz, estrategia feministari buruz eta klase borrokari buruz izan ziren eztabaidak. Bertan parte hartu zuen «nazioarteko ordezkaritza zabala» nabarmendu zuten antolatzaileek, eta ezkertiar eta askapen mugimendu eta erakundeetako ordezkaritza zabala osatu zela agertu zuten.

Ateratako ondorioen artean, autodeterminazio eskubideak ekosistemak modu demokratikoan garatzea ahalbidetzen duela hitzartu zuten eta, horiek hala, biodibertsitate kulturala berreskuratzea eta defendatzea ezinbestekotzat jo zuten. Euskal Herriko konponbiderako prozesuari buruz ere mintzatu ziren parte-hartzaileak, eta, horren gainean, beste herrien esperientziak jaso zituzten.

Emakumea, subjektu politikoa

Klase borrokari buruzko ondorioen artean, nazioarteko sindikatuen gune bat sortzea beharrezkoa ikusi zuten, eta langi- learen helburu nagusietariko batek «egungo mugimendu sindikal paktista eta asistenzialista» gainditzea izan behar duela adierazi zuten.

Atzoko egunean garapen ereduari buruzko eztabaida izan zen, eta ponentzia aurkezten Alberto Frias aritu zen. Horri buruz eztabaidatu ostean, estrategia feministez aritu zen. Hala, ezkerreko proiektuan estrategia feminista baten beharrari buruzko ponentzia aurkeztu zuen Joana Regueirok. Horren inguruko ondorioen artean, emakumea subjektu politikotzat hartu beharra nabarmendu zuten, baita mugimendu feministaren eta ezkerraren arteko elkarlana bultzatu beharra ere. «Emakumeen eskubideen borrokan gizonezkoek ere aritu behar dute, baina emakumeek formulatu behar dituzte euren eskubideak», agertu zuten parte-hartzaileek.

Ostegunean, berriz, Joseba Alvarez mahaikideak Europar Batasunaren azterketa kritikoa eginda ireki zituen topaketak, eta etorkizunera begira ezkerrak dituen erronka nagusiak plazaratu zituen. Ostean, Iñaki Gil de San Vicentek ohiko sindikalismoaren krisia nabarmendu zuen.

Topaketen hirugarren edizio horrek helburu izan du Europar Batasunaren eta haren eredu neoliberalaren aurka ezkerreko alternatiba global bat jorratzea, bai eta «Europa kapitalistari herrien ikuspuntutik eta ezkerretik erantzun komun bat ematea» ere.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Territorio vedado a la libertad de expresión
Euskal Herria
Batasuna constata que UPN«organizó el acto falangista y cunetero» ante Otegi
Mundua
«Tuve que dejar a mi familia, porque por la calle me llamaban terrorista»
Kirolak
Un rival que empieza a desquiciar
Jendartea
Las trombas de agua colapsan carreteras en Gipuzkoa
Euskal Herria
Los convocantes llaman a acudir a Iruñea tras recurrir la prohibición
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss