GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-06-17
Euskal Tonbola «azalez eta mamiz» eraberrituta dakar aurten Kontseiluak
Euskararen normalizazioan urrats berri eta sendoak egiten jarraitzeko xedeaz abiatu dute aurten ere Kontseiluaren Euskal Tonbola. Egitasmoa, gainera, «azalez eta mamiz» eraberrituta datorrela azaldu zuten aurkezpenean. Euro baten truke, txartelak erosi eta euskara sustatu ezezik, sari eskaintza oparoa eskainiko zaie herritarrei.

DONOSTIA

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Euskal Tonbola berria aurkeztu du. Iaz abian jarritako ekimena berriz jarri du martxan, baina «eraberritu» egin du «azalez eta mamiz». Hala azaldu zuten atzo Kontseiluko ordezkariek Donostian eginiko agerraldian.

«Euskal Tonbola berriak esku-eskura jarriko dizu Txina exotikorako bidaia edo Pirinioetarako lagun arteko asteburu pasa», adierazi zuten.

Ekimena Euskal Herri osoan izango da. Atzo, hain zuzen, Euskal Tonbola berriaren aurkezpen orokorra egin zuten Kontseilukoek, baina haren ibilbidea hasi besterik ez da egin. Ekainean eta uztailean Gipuzkoa osoan salgai egongo dira txartelak; irailean Bizkaian, eta ondoren, aldiz, gainerako lau herrialdeetan.

Orotara 300 herritan eta 1.700 tabernatan izango da txartelak eskuratzeko beta. Azaldu zutenez, gainera, herri txikienetara ere iritsiko da ekimena. Uneotan Gipuzkoako edozein herritan dago Euskal Tonbolan jokatzeko aukera. «Pixkanaka zure herrira ere gerturatuko gara», esan zuen Kontseiluko finantzaburu Iker Gomez de Segurak.

Euskararen alde, jokoan

Iaz abiatu zuen herriz herrikako ibilbidea Euskal Tonbolak. Euskararekiko aldekotasuna eta jokoa elkar hartuta, «egitasmo berritzailea eta ausarta» plazaratu zuen Kontseiluak. Horren harira, herritarrek apustuari heldu ziotela gogorarazi zuten atzo: «Nola gainera, 100.000 sari baino gehiago banatzeraino. Esperientziaren harrera bikainak eta arrakastak eragin dute Euskal Tonbola berriz abiatzea, berritasunez gainezka, gainera», azaldu zuten.

Izan ere, itxura modernoa du aurtengo Euskal Tonbola berriak. Barietatea ere ezaugarri funtsezkoenetakoa izango du: «Sari aukera oso zabala prestatu dugu, 30 sari desberdin baino gehiagorekin», aipatu zuten.

Horien artean, erakargarrienetarikoa Txinarako bi lagunentzako bidaia izango da. Teknologia berriei dagokienez, bestetik, DVD eramangarriak, MP3ak, GPSak edo etxerako DVD irakurgailuak izango dira, besteren artean. Nolanahi ere, bi lagunentzako afaririk zein landetxetan zortzi lagunentzako astebururik ere irabaz daiteke.

Tonbolaren txartelak tabernetan erosi ahal izango dira nagusiki, baina aurten bestelako saltokietara ere zabaldu dute ekimena, okindegietara, kasu. Euro bakar baten truke saltzen da txartel bakoitza eta arraspatu besterik ez da egin behar ezkutatzen duen saria ikusteko. Sari gehienak, gainera, txartela erosi den tokian bertan eskuratu ahal izango dira.

Euskal Tonbolan jokatuz, euskara «jokoan ez jartzen» lagunduko dute erosleek, egitasmoko etekinak euskaren normalizaziora bideratuko dira-eta.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Territorio vedado a la libertad de expresión
Euskal Herria
Batasuna constata que UPN«organizó el acto falangista y cunetero» ante Otegi
Mundua
«Tuve que dejar a mi familia, porque por la calle me llamaban terrorista»
Kirolak
Un rival que empieza a desquiciar
Jendartea
Las trombas de agua colapsan carreteras en Gipuzkoa
Euskal Herria
Los convocantes llaman a acudir a Iruñea tras recurrir la prohibición
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss