GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-17
Arau subsidiarioak eraberritzea kritikatu du Abertzaleon Oihartzunak
Agerikoak diren arazoak ez dituela konpontzen eta lurbaje eta eraikitzaileen interesak bultzatzen dituela. Horixe egotzi dio Abertzaleon Oihartzunak Oiartzungo Udalak abian duen arau subsidiarioen eraberritzeari. Herritarren iritzia aintzat ez izatea ere kritikatu dute. Horregatik abiatu zuten «Herritarrekin Herritarrentzat» prozesua herritarren eta eragileen iritzi jaso eta proposamen bat osatzeko. Hori etxez etxe banatu eta eztabaidatzeko asmoa dute orain.

OIARTZUN

Abertzaleon Oihartzuna herri plataformak Oiartzungo Udalak abian duen arau subsidiarioen eraberritze prozesua salatu zuen atzo egin zuen agerraldian. Arauen arabera, 2.000 etxebizitza eraiki nahi dituela kritikatu zuten «dagoeneko eraikiak eta hutsik daudenekin inolako proposamenik egin gabe». Herri plataformako hautetsi Xabier Iragorrik eta Agurtzane Etxeberriak azaldu zutenez, Udalak herri bizitza Arragoa eta Ugaldetxo eremuetan kokatu nahi du, «bertan ezarrita etxebizitza eta zerbitzugune nagusiak».

Bestalde, identifikatuta dauden arazoei arau subsidiario berrietan ez zaiela «inolako irtenbiderik» ematen adierazi zuten. «Oiartzungo auzoen egoera larria, Elizalderekin batzen diren bide sareen egoera kaskarra, Arragoa auzoko edo Beheko Plazako zirkulazio kolapso larria, garraio publikorako alternatiba egokien beharra, ikastetxeak handitu beharra, Haur Hezkuntzarako instalazio egokiak ez izatea...», zerrendatu zituzten. Are gehiago, haien esanetan, egiten ari diren planteamenduarekin zenbait arazo areagotu eta hainbat arazo sortuko dira.

«Herritarren iritzirik gabe»

Abertzaleon Oihartzunaren iritziz, herritarren beharrei kasu egin ordez, Udalak lurjabe, sustatzaile eta merkatu interesak bultzatu nahi ditu. Hala, Arragoako proiektu osoa Brues eraikitzailearen mesedetan antolatuta dagoela salatu zuten. «Udal arkitektoaren datuen arabera, 27 eta 42 milioi euro inguruko irabazi garbiak izango ditu», jakinarazi zuten. Bestalde, Amenabar eraikitzailea ere lurrak erosten dabilela adierazi zuten «etorkizuneko permutak egin ahal izateko». Aldean, herriko zenbait eraikitzaile txikiri lurrak erosteko aukera ukatu zaiela salatu zuten.

Edukia ez ezik, arau subsidiarioak eraberritzeko modua ere kritikatu zuten. «Oiartzuarrok ez dugu aukerarik izan pentsatzen duguna adierazi edo proposamenak egiteko», salatu zuten, herritarren iritzia baztertu, mugatu eta alboratu dutela azaltzearekin batera. Gainera, prozesua oso aurreratuta dagoela gogorarazi zuten; izan ere, aurrerabide dokumentua jende aurrean egon da hiru hilabetez, eta egin dizkioten alegazio eta iradokizunei erantzuna eman diete, eta udalbatzarrean onartu. «Egia esan, EAren aldeko botoekin soilik onartu dira; izan ere, EAJk kontra bozkatu du; IUk, berriz, zuri», argitu zuten.

Plataformaren susmoa da, gainera, behin udalbatzak onartuta, uda garaia baliatzea jendaurrean jartzeko, ahalik eta alegazio gutxiena jaso eta ahalik eta azkarrena Foru Aldundira bidaltzeko.

Egoera larria dela jabetuta, plataformak «oiartzuarren neurriko proposamena» osatu nahi izan zuen, eta helburu horrekin abiatu zuen «Herritarrekin, Herritarrentzat» prozesua. Auzo batzarrak, eragile sozialekin errondak eta adituekin mintegiak egin dituzte azkenaldian, eta ondorioekin proposamen bat egin dute. Datozen egunetan hori etxez etxe banatuko dute eta batzarrak egingo dituzten auzoetan proposamena azaldu eta ekarpenak biltze aldera.

Abertzaleon Oihartzunak arau subsidiarioen arazoa azken legealdian Udalak bultzatu duen kudeaketa ereduan sartzen du. «Apartheid politikoak baliatuz etekin pertsonal eta alderdi interesak bultzatzea» izan dute helburu, eta horren erakusle dira, plataformaren iritziz, «soldata ikaragarriak, pribatizazioak, zerga igoerak...».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Territorio vedado a la libertad de expresión
Euskal Herria
Batasuna constata que UPN«organizó el acto falangista y cunetero» ante Otegi
Mundua
«Tuve que dejar a mi familia, porque por la calle me llamaban terrorista»
Kirolak
Un rival que empieza a desquiciar
Jendartea
Las trombas de agua colapsan carreteras en Gipuzkoa
Euskal Herria
Los convocantes llaman a acudir a Iruñea tras recurrir la prohibición
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss