GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-17
Laguntza juridikoa erreformatzeko eskaera

BAIONA

Baionako abokatuek bat egin zuten atzo Estatu frantsesean «laguntza juridikoa» berrantolatzeko eskakizunaren inguruan bideratu den sentsibilizazio eta aldarrikapen egunarekin.

Laguntza juridikoa soldataren arabera eskaintzen da eta guztiak defendatzeko xedearekin finkatu zuten. Laguntza horri buruz atzo abian jarri zen ekimenaren helburua «guztiek benetako justizia eta zuzenbide bat eskuratzeko eskubidea» aldarrikatzea da, eta horretarako laguntza maila handitzeko eskatu zuten. Aldarrikapen hori, halere, ez da gaurkoa. 2000. urtean Gobernu frantsesak erreforma bat abiatuko zuela adierazi zuen baina, abokatuen arabera, ez da deus egin.

2000. urtean, izan ere, abokatuek mobilizazioak bideratu zituzten laguntza juridikoaren erreforma eskatzeko. «Beharrezkoa al da berriz ere karrikara ateratzea Gobernua mugiarazteko?», galdetu zuten abokatuek. Mobilizazio horien ondotik hobekuntza batzuk izan zirela onartu zuten: indizea hein batean berrikusi dute, eta 2005. urtean diru-laguntzen maila emendatu zuten.

Baina, abokatuen arabera, alde batetik eman dutena, beste alde batetik kendu dute. Diru-laguntzaren berrikuspen hori nabarmentzeko berrikitan Pauen izandako auzi bateko adibidea eman zuten: «Pauen izandako auzi batean, abokatuak 309 euro eskuratu ditu, baina, mota horretako auzi batengatik abokatuak 1.500 eta 2000 euro artean eskuratzen ditu».

«Urtero laguntza juridikoa eskuratzeko eskaerak milatik gora izaten dira. Galdera horiek guztiak kontuan hartzen ditugu. Baionan tratatzen diren familia aferen %70ek laguntza hori eskuratzen dute. Baionako auzitegian izaten diren auzi gehienak arlo horretakoak direla jakinda, kopurua oso handia da», argitu zuten abokatuek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Territorio vedado a la libertad de expresión
Euskal Herria
Batasuna constata que UPN«organizó el acto falangista y cunetero» ante Otegi
Mundua
«Tuve que dejar a mi familia, porque por la calle me llamaban terrorista»
Kirolak
Un rival que empieza a desquiciar
Jendartea
Las trombas de agua colapsan carreteras en Gipuzkoa
Euskal Herria
Los convocantes llaman a acudir a Iruñea tras recurrir la prohibición
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss