GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-06-17
- Sega
Izen ezagun asko falta izango dira abiatzear dagoen EuskalHerrikoan
·Lapazaranek eta Gabirondok, kirol hau utzita egon ostean, parte hartuko dute aurten

DONOSTIA

Euskal Herriko segalarien Txapelketa gaur bertan abiatuko da Gasteizen (18.00). Hamar segalari izango dira aurten, baina izen garrantzitsu asko falta izango dira lehiaketa honetan.

Esaterako, iazko finalean izan ziren lau segalaritatik hiru, Erasun, Mitxelena eta Ormaetxea, ez dira bertan izango, ez eta Goenaga ere, orain dela bi urteko finalean izan zena. Berritasunen artean, nabarmentzekoa da Jon Lapazaranen itzulera. Segalari bizkaitarrak hiru bat urte eman ditu kirol hau utzita, eta aurten berriro ere itzultzea erabaki du. Txapela lortzeko faborito nagusietako bat izango da bera.

Gainerako berritasunak Gipuzkoatik datoz, eta aipagarriena, hor ere, Joxe Gabirondoren itzulera da. Gaztelukoak urte dezente eman ditu sega utzita, eta aurten berriro itzuli da. Gipuzkoakoan jadanik finalean da, eta Euskal Herrikoan ere helburu bera izango du. Beste faboritoetako bat, berriz, Mikel Aranalde gazteluarra da.Horrek ere badaki Euskal Herrikoa janztea zer den, eta txapela lortzeko hautagaien artean agertzen da hori ere.

Segalariak hiru multzotan banatu dituzte, eta honela geratu dira. A multzoa: Aranalde, Albizua eta Gabirondo. B multzoa: Goikoetxea, Kanflanka eta Alkorta. C multzoa: Goioaga, Zuriarrain, Mariñelarena eta Lapazaran.

Hasteko, hiru kanporaketa jokatuko dituzte. Multzo bakoitzak saio bat izango du, eta ordu erdiko lana izango dute. Multzo bakoitzetik, belar kilorik gehien mozten dituzten bi segalariak finalerdietara sailkatuko dira. Beraz, lehen fase horretan, lau izango dira kanpoan geratuko direnak. Hortik, finalerdiak iritsiko dira. Finalerdiak bi multzotan banatuta izango dira, eta bakoitzean hiru segalari izango dira, eta berriro ere ordu erdiko lana izango dute. Multzo bakoitzean, belar kilorik gehien mozten duten bi segalarik egingo dute aurrera, eta finalerako txartela lortuko dute. Finala, ordubeteko lanera izango da, eta lau segalari izango dira bertan. Beraz, finalerdietan bi geratuko dira kanpoan. Lehenengo kanporaketa gaur bertan jokatuko dute Gasteizen, Zabalguna parkeko belardietan, eta han izango dira C multzoko segalariak. Lapazaran, Mariñelarena, Zuriarrain eta Goioaga. Saioa irabazteko faborito nagusia Jon Lapazaran izango da. Dena dela, urte batzuk eman ditu sega utzita, eta ikusi egin beharko da nolakoa den bere egoera, baina normalena berak aurrera egitea izango litzateke. Berarekin batera, finalerdietan sartzeko faboritoa Zuriarrain da. Joan den igandean ezustea eman zuen Gipuzkoako Txapelketan finalean sartuta, eta argi eta garbi erakutsi zuen oso ongi dagoela, eta Euskal Herriko finalerdietan izateko aukera asko ditu.

Bigarren kanporaketa uztailaren 8an jokatuko dute Gipuzkoan, Larraitzen, eta han A multzoko segalariak izango dira. Hirugarren kanporaketa Nafarroan jokatuko dute, Azkaraten, uztailaren 9an, eta B multzoko segalariak izango dira. Finalerdiak uztailaren erdian izango dira Bizkaian, nahiz eta datarik eta lekurik ez duten, finalak ez daukan bezala, baina hori ere, hasiera batean, Bizkaian jokatuko dute. Lehorteak iaz buruko min handia eman zien bai segalariei bai antolatzaileei, eta itxura guztien arabera, aurten ere bai.



Gipuzkoako kanporaketa bihar izango da

DONOSTIA

Gipuzkoako Segalarien Txapelketako bigarren kanporaketa bihar jokatuko dute Zizurkilen, 18.00etan hasita.

Bertan honako hiru segalari hauek neurtuko dituzte indarrak: Aranaldek, Dorronsorok eta Alkortak. Segalari bakoitzak ordu erdiko lana egin beharko du, eta belar kilorik gehien mozten duten bi segalariek lortuko dute ekainaren 25ean Pikoketan jokatuko den finalerako txartela.

Mikel Aranalde izango da garaipena eskuratzeko faborito nagusia. Iaz ere finalean izan zen, eta badaki, gainera, txapela lortzea zer den ere. Gauzak ongi joanda, gazteluarrarentzat izan beharko luke lehen postuak. Bigarrenerako lehia gogorra izango da Dorron- sororen eta Alkortaren artean. Azken hori berria da, eta ikusteko dago zer-nolako lana egin dezakeen. Jadanik badira bi segalari finalerako txar- tela lortua dutenak. Joan den astean Orendainen Zuriarrainek eta Gabirondok lortu zuten txartela, eta horiek bihar jakingo dute zein izango duten aurrez aurre. Bihar jokatuko duten saioa ere ordu erdikoa izango da, baina finalean ordubetean arituko dira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Territorio vedado a la libertad de expresión
Euskal Herria
Batasuna constata que UPN«organizó el acto falangista y cunetero» ante Otegi
Mundua
«Tuve que dejar a mi familia, porque por la calle me llamaban terrorista»
Kirolak
Un rival que empieza a desquiciar
Jendartea
Las trombas de agua colapsan carreteras en Gipuzkoa
Euskal Herria
Los convocantes llaman a acudir a Iruñea tras recurrir la prohibición
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss