GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-06-17
- Liga Federala
Nafarroak bere lehen tituluarekin etxeratu nahi du
·Hori-gorriek Bigarren Mailako finala jokatuko dute Saint Saturnin-en aurka

DONIBANE GARAZI

Villefranche de Lauragis-en ­Tolosa ondoan­ jokatuko du bihar Nafarroak Liga Federaleko Bigarren Mailako finala Saint Saturnin taldearen aurka, 15.00etan hasita.

Bere bizitzako hirugarren denboraldia du Nafarroak, eta lehenengo finala izango du. Nafarroa, Baigorri eta Garazi taldeak batu ostean sortuko kluba da, eta aurten helburu guztiak apurtu ditu. Iaz jaitsi zen Lehen Mailatik, eta hori berreskuratzea zaila izango zela pentsatzen bazuten ere, hori lortu dute Nafarroa Beherekoek, eta horrekin batera baita lehen Mailara igotzea ere.

Ilusioa sekulakoa da Nafarroa Behere osoan, inoiz ez baitute maila horretako finalik jokatu. Lehen, ez Baigorrik ez eta Garazik ere ez baitzuten inoiz jokatu, eta bien artetik ateratako talde horrek jokatuko du lehen aldiz.

Hamar autobus inguru aterako dira zaleekin beteta. Gainera, Tolosa hiru ordura dago, eta auto asko ere izango dira han, 2.000 euskal zaletik gora espero baitituzte taldea animatzeko. Festa giroa ere ez da falta izango, musikariak ere bai baitoaz taldea animatzera.

Ongietorri ofizialik ez dago iragarrita, ez baita erraza. Talde hori bi herriren artean osatuta baitago. Dena dela, irabazten badu, bai Baigorriko Herriko Etxeak, baita Donibane Garaziko Herriko Etxeak zerbait egingo dute. Oraingoz, taldeak antolatu duena bakarrik dago. Irabazten badu, lehenengo, autobusean Donibane Garazitik pasatuko da, eta gero Baigorritik, eta hori herri afari bat antolatu dute, jokalari eta zaleentzat. Galdu edo irabazi, berdin egiteko asmoa dute.

Jokalariei dagokienez, Etxeberria da Nafarroan kolpatuta dagoen jokalari bakarra. Dena dela, litekeena da hasierako hamabostekoan izatea, ez baita baztertzen jokatzeko moduan egotea. Gainerako guztiak, berriz, prest daude finalean izateko, denek nahi baitute horrelako norgehiagoka garrantzitsu bat jokatu ahal izan.

Saint Saturnin taldeari buruz, berriz, gauza gutxi zekizkiten Nafarroan. Dakiten bakarra da Nafarroak erabiltzen dituen kolore berak erabiltzen dituela, eta aurrealde oso indartsua duela. Beraz, Nafarroa ez da horiz eta gorriz arituko bihar, bigarren elastikoarekin jokatuko baitu, eta berdez eta gorriz arituko da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Territorio vedado a la libertad de expresión
Euskal Herria
Batasuna constata que UPN«organizó el acto falangista y cunetero» ante Otegi
Mundua
«Tuve que dejar a mi familia, porque por la calle me llamaban terrorista»
Kirolak
Un rival que empieza a desquiciar
Jendartea
Las trombas de agua colapsan carreteras en Gipuzkoa
Euskal Herria
Los convocantes llaman a acudir a Iruñea tras recurrir la prohibición
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss