GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-07-07
Adingabeen zentrokoen bide mozketa Zornotzan

DONOSTIA

Zornotzako adingabeen zentroko hainbat gaztek trafikoa moztu zuten herenegun N-634 errepidean, Ibarguren auzoaren inguruan. Ordu erdiz egin zuten protesta, beren egoera salatzeko asmoarekin eta, ondorioz, auto-ilarak sortu ziren bertan.

Lau eta erdietan, Ertzaintzak bide mozketaren berri izan zuen. Mozketa gazteen zentroaren parean egin zuten eta hogeita hamar bat pertsona bildu ziren bertan. Inguruan beste hainbat gazteren presentzia ere izan zen. Arratsaldeko bostak bost gutxi aldera iritsi zen Ertzaintza bertara, eta hala, bide mozketari amaiera eman zion. Memento hartan gazteek ez zuten erresistentziarik erakutsi eta orduan zentroko arduradunekin eta Diputazioko hainbat pertsonakin elkarrizketan jardun ziren beren aldarrikapenak azalduz. Gizarte Ekintzako Departamentuaren arabera, une hartan gazteen arduradunak hauek lasaitzen saiatu ziren.

Arratsaldeko bost eta erdiak pasata Gurutze Gorriko anbulantzia bat iritsi zen bertara. Bi gaztek medikuen beharra izan zuten gertakarien lekuan bertan eta beste bi ospitalera eraman zituzten. Batek beso batean kolpea jaso zuen eta besteak epilepsia-krisi bat jasan zuen. Gizarte Ekintzako Departamentuaren arabera, gazteek eskatzen zutena beraien erregularizaziorako paperak lehenbailehen lortzea zen. Iturri horren arabera, gazteek «paperak orain!» oihukatzen zuten eta jartzen zuten beste baldintza bat, zentroko zuzendariarekin hitz egitea zen.

Bertan bildu ziren hainbat pertsonen testigantzaren arabera, ordea, gazteen protesta zentroan ur falta zegoelako izan zen, hori da-eta beraiek gazteei esaten entzundakoa.

Zornotzako alkatea jakinaren gainean jarritakoan, hark arazoa ez zela udaletxearena baieztatu zuen, erregularizaziorako kontuak ez zirela-eta Udalaren eskumena. Ekintza Sozialeko Departamentuaren arabera, gertaera «gazteen frustrazioaren» ondorio izan zen, bertara joatean ez dutelako nahi dutena aurkitzen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kirolak
Lamikiz cambia de banda con una «gran» jugada
Mundua
Israel mata a veinte palestinos, la mayor parte civiles, en su ofensiva contra Gaza
Kultura
Ahuzki mendi gainean aurkeztuko dute «Oiharkoren Trajeria» ikusgarria
Euskal Herria
Batasuna y PSE dan otro paso hacia la creación de la mesa de partidos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss