GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-07-07
Barazkiak, karbohidratoak, esnekiak eta ohera
Lo ondo egiteko elikagai egokiak jatea uste baino garrantzitsuagoa da. Hori azaldu du Eduard Estivill medikuak EHUko Udako Ikastaroetan eman duen hitzaldian. Haren esanetan, badira lo egiten laguntzen duten eta loa trakesten duten elikagaiak, eta horiekin asmatzea funtsezkotzat jotzen du. Hala, afaritarako karbohidratoak, barazkiak eta esnekiak hartzea gomendatu du.

Ondo lo egiten asmatzen ez duten horiek kontseiluak entzuteko egon ohi dira, eta aldamenekoak, berriz, batean eta bestean entzundako bitxikeria eta trikimailuak gomendatzeko.

Asko dira, izan ere, loaren inguruko susmoak, ugari gainera janarekin lotutakoak. Hori ez dela jatea komeni ohera joan aurretik... besteak, berriz, loak hartzen laguntzen duela... Izatez badira lotarako egokiagoak diren eta beren eraginkortasuna frogatua duten elikagaiak. Eduard Estivill aditua da lo kontuetan, eta, usteak uste, hainbat elikagaik lo egoki egiten laguntzen dutela dio. «Frogatu egin da lotarako nahiz beilarako egokiak diren elikagaiak daudela. Hala, triptofano substantzian aberatsak diren jakiak afaritarako egokiak dira. Substantzia hori behin janda melatonina bihurtzen da, eta horrek lo ongi egiten laguntzen du», azaldu du.

Haren esanetan, substantzia horretan aberatsak dira karbohidratoak, barazkiak eta esnekiak. «Afaritarako, beraz, aipatu hiru jaki motekin eginiko menua da egokiena».

Aldean badira, ordea, esna egoten laguntzen duten, eta, beraz, ohera sartu aurretik jan edo edatea komeni ez direnak. «Kafea ez hartzea edota bestelako bizkorgarri naturalak komenigarriak ez direla badaki jendeak, hala ere, kontuan izan behar da beste elikagai batzuk ere ez direla gomendagarriak, esaterako, haragia edota arraina», azaldu du. Hala, saltsadun jakiak eta jan minak ere lo arazoak dituztenentzat ez direla egokiak azaldu du.

Jakina, pentsatu du bateren batek honezkero, baina Estivillen gomendioak harago joan dira, eta oheratu aurretik fruta albo batera uztea gomendatu du. «Frutaren digestio prozesua luzea izan ohi da, eta sabelean denbora luzean egoten denez, gauean alboratzea da hoberena», adierazi du.

Loan aditua bada ere, haurrak ditu batez ere arretagune Estivillek. Haren esanetan, txikienei ondo jaten irakastea garrantzitsua da, bai eta egunez eta gauez jan behar dituzten jakiak zeintzuk diren erakustea ere. «Egun apenas jaten da txikiekin, eta askotan, gainera, telebista aurrean egiten dituzte otorduak, horrela ez dago ezer erakusterik», azaldu du.

Lotarako jakiak garrantzitsuak badira ere, bestelako ohitura egoki batzuk hartzea ere premiazkoa dela dio, “Duermete niño” liburu ezagunaren egileak. Haren esanetan, haurrek lau hilabetera arte modu anarkikoan egiten dute lo, berdin egunez edo gauez. Baina adin horretatik aurrera has daitezke loaren erritmo biologikoa hartzen, eta, horretan, Estivillen esanetan, zeresan handia du hainbat ohitura hartzeak.

Hartara, haurrak loa hainbat kanpo elementurekin lotu behar du ohea, iluna, isiltasuna... Era berean, egunero ordu berean afaltzeari eta oheratzeari ere garrantzitsu irizten dio, bai eta gurasoen jarrerari ere: «Inoiz ezin zaio haur bati zigor modura lotara joateko esan, lo egitea beharrezkoa eta ona baita eta ez zigorra». -

DONOSTIA


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kirolak
Lamikiz cambia de banda con una «gran» jugada
Mundua
Israel mata a veinte palestinos, la mayor parte civiles, en su ofensiva contra Gaza
Kultura
Ahuzki mendi gainean aurkeztuko dute «Oiharkoren Trajeria» ikusgarria
Euskal Herria
Batasuna y PSE dan otro paso hacia la creación de la mesa de partidos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss