Jose Miguel Lazkano dugu Pasai Txarangak izan duen
sortzaileetako bat. Orain, 50 urte pasatu ondoren, Pasai Antxoko Udalak
musika-talde hori omendu nahi du bere historia luzean lortutako
arrakastarengatik.
Nola sortu zen txaranga bat sortzeko ideia?
Egia esan, hau ez da txaranga bat. Hau dena orain dela 50 urte sortu zen. Garai horretan hainbat lagun-talde zeuden Pasai Antxon, besteak beste, Goierri eta Molinao lagun-taldeak. Horrela, sanferminetan ateratzen ginen geneuzkan musikari batzuekin eta urte batzuk eman genituen horretan. Urte batzuk geroago, fanfarrea sortu genuen Gipuzkoan ez baitzegoen horrelakorik. Hala ere, jendeak kontratatzen ez gintuen une bat iritsi zen, 35 pertsona baikinen taldean. Beraz, txarangak bederatzi, hamar edo hamaika pertsonekin hasi ziren ateratzen. Gaur egun, hamar pertsona gara txarangan.
Nola definituko zenituzke zure taldekideak?
Zeintzuk dira bakoitzaren bertuteak?
Bakoitzak bere lana du. Denak oso langileak gara lan
honetan, baina ez gara honetaz bizi. Batzuetan ezin izaten dugu deitu diguten
tokira joan lanpetuta gaudelako. Hala ere, esan beharra daukat taldea osatzen
dugun hamar pertsonez aparte, jende gehiago dugula gu ordezkatzeko eta, gainera,
oso onak dira.
Nola hasi zinen musika munduan? Zerk
bultzatu zintuen?
Lagun batzuk nituen musikariak zirenak, baina ni ez
nintzen musikaria. Horrela, nonbaitera joaten zirenean jotzera, ni bakarrik
gelditzen nintzen. Lagunek beraiekin joateko esaten zidaten eta horrela hasi
nintzela esan daiteke. Gainera, esan behar dut nahiko ondo moldatzen naizela
musika arloan.
Pasai Txaranga Interes Publikoko Asoziazio izendatu du Donostiako Udalak. Nola sentitzen zara horrelako sari bat jasotzean?
Urte hauetan lan asko egin dugu. Badirudi ehorztetxe bat garela, hain zuzen ere, deitzen diguten bakoitzean hara joaten baikara. Ez dugu inolako trabarik jartzen. Horrela, abestiak prestatzen ditugu, gehienbat eskatzen dizkigutenak. Horrelako sari bat jasotzea lan gogorraren adierazle da.
Zer sentitzen duzue jendea zuen musikarekin
dibertitzen ikusten duzuenean?
Jendeak gehienbat behatu egoten gaitu, eta abestia bukatzean txalotu. Gure abestietan jendea ez da gure atzetik dantzatzen etortzen. Hori beste musika mota batekin egiten da. Hala ere, ikusten da onak diren abestiak baloratzen dituztela.
Zein da, zure ustez, arrakastaren gakoa?
Helburu gehiago al dituzue oraindik lortzeko?
Lan honetan nagoen edo gauden bakoitzean, saiatzen gara ahal dugun hobekien pasatzen. Ez da beste lanbide bat bezala. Hau eginez ondo pasatzen dugu guk aukeratutako zerbait baita. Arroparen faktorea ere nabarmenduko nuke. Adibidez, goizean eta arratsaldean lan egin behar badugu, arropaz aldatzen gara. Hau da, goizean arropa bat janzten dugu eta arratsaldean beste bat. Bestalde, asko hartzen dugu kontuan bakoitzaren irudia. Adibidez, beti saiatzen gara denok zapata berdinak eramaten itxura bera edo antzekoa emateko.
Berrogeita hamar urte pasatu ondoren Pasai
Txarangaren sorkuntzatik hona, zure herriko protagonista izango zara aurten. Zer
sentitzen da horrelakoetan?
Egia esan, ez didate niri bakarrik omenaldia egiten. Talde osoa omendu nahi dute, baina gertatzen dena da sortu zenetik gelditzen den pertsona bakarra naizela eta norbait behar dela pregoia emateko. Beraz, talde osoaren izenean, oso pozik sentitzen gara omenaldi honekin.Horiek dira, beraz, Jose Miguel Lazkanoren hitzak. Taldearen arrakastak urte asko irautea espero dugu hemendik. -
Egitaraua
Ostirala 7
06.00: Diana, Jatorrenak txarangarekin. Ondoren, ordu
berean, gosaria emango dute gaztetxean, Gazte Asanbladak antolatuta.
07.00: Lehen entzierro handia. Lasturreko Marques de
Saka ganadutegiko zezenekin. Ondoren, sokamuturra egongo da.
20.00: Herri kirolen erakustaldia. Hauek hartuko dute
parte: Donato Larretxea eta semeak eta Saralegik, besteak beste.
00.00: Helduen danborrada handia, Pasai Txarangak lagunduta.
Danborrada ekitaldi baten bidez amaituko da.
Larunbata 8
07.00: Bigarren entzierro handia. Lasturreko Marques de
Saka ganadutegiko zezenekin. Ondoren, sokamuturra.
10.00: Kaiolako galeper-tiroa, San Fermin saria, Molinao
zelaia zegoen tokian, Galepertarrak elkarteak antotatuta.
16.30: Erraldoien eta buruhandien konpatsaren eta Pasai
Antxoko trikiti taldearen bisita zaharren egoitzara.
00.00: Basari taldearen danborrada, Sastakai txarangak
lagunduta. Ondoren, omenaldia egingo presoei eta iheslariei Zumardian.
Igandea 9
00.00: Hirugarren entzierro handia. Lasmuturreko Marques
de Saka ganadutegiko zezenekin. Ondoren, sokamuturra.
19.00: Karroza desfile ikusgarria. Luzuriagatik atera
eta Eskalantegi, Hamarretxeta eta Blas de Lezo kaleetatik.
20.00: Erromeria, Alkarkideak antolatuta eta Mimos
tabernak babestuta, azoka aurreko plazan.
23.00: Ikus-entzunezko ikuskizuna, Gose taldea
(Arrasate), koadrilen arteko karaoke-txapelketa eta musika.
Astelehena 10
11.00: Blas de Lezo kalean haurrentzako patata-tortila
lehiaketa, La Harmonia elkarteak antolatuta.
11.30: Iker Soto eta Uxue Goldarazena. Alkate txikien inbesti dura-ekitaldia eta ohorezko agurra.
16.00: Haurren xake txapelketa. Bukaeran, omenaldia
egingo diote Iñigo Galarzari, nazio mailako jokalariari.
19.30: Antzerkia, Mimos tabernak eta Ziripotz
aisialdi-taldeak antolatuta, azoka aurreko plazan.
12.00: Pobre de mi. Jarraian, kalejira Pasai
Txarangarekin. Azokako balkoitik eta etxeetatik ura botako dute.