Gaur hasiko dira Martindegiko jaiak Hernanin
HERNANI
Diana jotzearekin hasiko dira Hernanin Martindegi auzoko jaiak gaur. Ondoren haur jolasak eta buruhandiak etorriko dira. Eguerdian gazte bakaria izango da eta arratsaldean zehar zinta karrera, tiro karabina edota patata tortila lehiaketa izango dira. Gauez sagardo dastaketaren ondoren Laiotz taldearekin dantzaldia izango da.Bihar kalejiraren egongo da, ondoren auzoko baserrietatik “mobida” egongo da trikitixaz alaiturik. Eguerdian Juan Ormanzabal “Tturko” gudariari omenaldia egingo zaio auzoko presoei egingo zaien lore eskaintzarekin batera. Bazkari herrikoaren ondoren txikienek gaztelu puzgarrietaz eta zezentxo eta zalditxoetaz gozatu ahal izango dute. Larunbat gauean Imanol Fagollagaren zaldiaren eta Urnietako Azkonetaren artekoa desafioa emango da, ondoren dantzaldia trakets taldearekin. Igandean azkenik, euskal festa Martindegin harrijasotzailea, Sebastian Lizaso eta Aitor Mendiluze bertsolariak, Nazabal, Telletxea eta Etxeberria aizkolaria, X.go trikitixa lehiaketa eta Etxabe Anaiak taldearekin dantzaldia izango da.
|