Done Jakue bidearekin Bizkaia ezagutu
·EHUren ikastaro ibiltariak Bizkaiko Done Jakue bidearen zatiak ezagutzeko aukera eman du
BILBO
Bizkaiko historia, artea eta natura Done Jakue bidea eginez ezagutzeko aukera izan dute atzo bukatu zen ikastaro ibiltariko partaideek. Guztira 18 lagun abiatu ziren astelehenean Markinatik, eta ondoren Ziortza, Urdaibaiko erreserba naturala, Arteagako gaztelua, Gernika, Larrabetzu edota Athletic- ek Lezaman dituen instalazioak bisitatzeko aukera izan dute Bilbora heldu arte. Atzo Bizkaiko hiriburuan egindako bukaera ekitaldiak Juan Ignacio Perez Iglesias EHUko errekto- rearen presentzia izan zuen.Giro ona Ikastaroa Jon Irazusta eta Petxo Idoiaga irakasleek gidatu dute. Idoiagaren esanetan, parte-hartzaileen arteko «giro ona» nabarmendu beharra dago, batik bat gazte eta erretirodunen artean sortu dena. Horretaz gain, ikastaroak Done Jakue bideko Bizkaiko zatia eginez historia, artea, natura eta herria bera ezagutzeko aukera eman duela nabarmendu nahi izan du. Gauzak horrela, Idoiagak ikastaro ibiltari horren balorazio «oso positiboa» egin du.
|