GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-07-07
Zarautz eta Ondarroa artera eramango dute Eskola Ibiltari berria

DONOSTIA

Hilaren 13an abiatu eta hurrengo bi egunetan Ikasle Abertzaleek (IA) Eskola Ibiltaria egingo dute, Zarautzen hasi eta Ondarroan bukatuz.

Atzo Donostian egin aurkezpenean gaitzetsi zutenez, beste ikasturte bat pasatu da, baina euskal ikasleei berriro ere beren eskubideak urratu dizkiete: «Euskal Herriko ikastetxe eta fakultateetan eduki arrotzak irakasten dizkigute, azterketa sistema atzerakoiaren bidez kontrolatzen gaituzte, balio akritiko eta indibidualetan hezten gaituzte».

«Zapalkuntza» horiek, beren borondatearen aurka, euskal ikasleen aurka bideratutako «estrategia inposatzaile zuzenarekin» lotzen ditu IAk, eta azaldu zutenez, horri aurre egiteko sortu zuen Eskola Ibiltaria: «Euskal ikasleok defendatzen dugun eta behar dugun Euskal Eskola Nazionalaren proiektua praktikan jartzeko. Euskal Herria gure eskola dela aditzera emateko».

Izan ere, ikasturtean irakasten ez dietena ikasteko ekimena da hori, eta horretarako euskal eremu ezberdinak hautatzen dituzte, zuzeneko ezagutzaren bidez hiru egunez inguru zehatz bateko bitxikeria, bizimodua, arazoak eta historia ikasi nahian.

Era aske batean ikasi eta bizitzea izango dute oinarri, beraz, hilaren 13, 14 eta 15ean, «laguntasunean eta berdintasunean oinarritutako hezkuntza jasotzeko». Ikasi ezezik, nolanahi ere, aisialdirako betarik ere izango dute gazteek.

Zarauztik Ondarroarako ibilbidea egingo dute, hala herri turistiko batetik herri arrantzale batera dauden aldaketak ikusteko asmoz. Adierazi zuten Eskola Ibiltaria ikasleek udan duten «borrokarako bitartekoa» dela, ikasturtean aldarrikatzen dutena errealitate bihurtzeko. Euskal Herria oinarri izanda hiru egunez, beraz, euskaraz «askatasunean eta berdintasunean bizi eta ikasteko aukera» eskainiko dute.

Harrera ekitaldia Zarautzen

Eskola Ibiltariari hilaren 13an egingo diote harrera, 11.00-etan, Zarauzko Musika Plazan, eta egun osoko egitarau oparoak jarraituko dio Zumaiara iritsi arte. Bigarren egunean, aldiz, ibilbideak Debaraino eramango ditu ikasleak. Eta, hilaren 15ean, Deba eta Ondarroa lotuko dituzte. Ekitaldi anitz uztartuko dira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kirolak
Lamikiz cambia de banda con una «gran» jugada
Mundua
Israel mata a veinte palestinos, la mayor parte civiles, en su ofensiva contra Gaza
Kultura
Ahuzki mendi gainean aurkeztuko dute «Oiharkoren Trajeria» ikusgarria
Euskal Herria
Batasuna y PSE dan otro paso hacia la creación de la mesa de partidos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss