GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-07-07
«Demokrazia parte hartzailea» edo herriaren beharrak herritarren partaidetzaz adostea
«Demokrazia parte hartzailea». Terminologia berria izan arren, oinarrizkoak dira barne hartzen dituen ideiak: politika publikoak osatzeko ahalik eta herritar gehienen parte hartzea, eragin gaitasun parekatuarekin, oinarri izango duen mekanismoak eratzea. Parte Hartuz-en ustez, etorkizunean aipa ideiak jasotzen dituzten tresnak egongo dira indarrean. Horretarako funtsezkoa dena badagoela diote: borondatea.

Herritarrek, lau urtean behin gutxienez, herriaren Gobernuan parte hartzen dutela esan ohi da. Baina, hori parte hartzea oinarri duen «demokrazia» al da? «Egungo demokrazia ordezkatzailea ez da nahikoa, arazoak ditu. Udalerrietan, adibidez, politika publiko parte hartzaileak egiteko mugak daude. Herritarren aldetik, aldiz, aprobetxatu beharreko indar handia dagohor eragiteko», esan dio GARAri EHUko irakasle Rafa Jangizek, Euskal Herrian demokrazia parte hartzailearen egoera aztertu duen ikerketaren gidariak. Jangizen esanetan, herritarren parte hartzea sustatzeko bi aktore nagusien arteko ­instituzioak eta gizarte mugimendua­ egungo «mesfidantza» garaitu behar da, eta horien arteko elkarrizketa, aldiz, indartu. Horretarako, betiere, guneak ahalbidetu behar dira. Oinarrizkoa dena badagoela dio: borondatea.

EHUk egunotan Gernikan antolatu dituen Udako Topaketetan aztertu dute demokrazia parte hartzailearen afera; Parte Hartuz elkarteko kide Andere Ormazabal eta Miren Arbelaiz izan ziren Euskal Herrian parte hartzearen inguruan dauden esperientzien gainean aritu zirenak. Gaur egun, herritarrek politika publikoetan parte hartzeko tresnak badaudela adierazi arren, nahikoak ez izateaz gain, zaharkituta daudela esan zuten. Hala nola, kontseilu sektorialak, lurralde kontseiluak, batzorde irekiak edota agenda 21 lantegiak kasu. Horiek dira Euskal Herrian, egun, nagusi; baina parte hartzea mugatua dela eta funtzio loteslea dutela kontuan hartuz, demokrazia parte hartzailearen oinarriak ez dituela jasotzen ondorioztatu dute.

«Mesfidantza» garaitu

Eredu horiekin nolabait kontrajarriak izango lirateke, esaterako, plan parte hartzaileak, garapen komunitarioak, herri ba- tzarrak edota herri kontsultak. Hain zuzen ere, Rafa Jangizek gidaturiko azterketan, horiek dira Euskal Herrian bultzatu beharreko eredu berriztatzaile gisa ondorioztatzen diren esperientziak.

Rafa Jangizen esanetan, instituzio eta gizarte mugimenduen arteko «mesfidantza» da garaitu beharrekoa, borondatea oinarri eta bi «aktore» horien arteko elkarrizketarako guneak ahalbidetuta. Politika publikoetan herritarren parte hartzerako ­egungo mekanismoen ge-hiengoa mugatuak eta lotesleak izanik, herritarren mesfidantza areagotu dezaketela gaineratu zuten­ tresna berriztatzaileak bultzatu behar direla nabarmendu zuen Jangizek.

Politika publiko guztietan ordezkaritza politikotik at dauden sektoreek parte hartzen dutela esan zuen EHUko irakasleak; hala nola, enpresariek, interes taldeek... Arazo nagusiena, ordea, politika horietan eragiteko sektoreen arteko gaitasunaren desberdintasuna da. Hala, herritarrak manifestatzen direnean ere parte hartzen ari dira, Jangizen ustez, baina erabakiguneetan izan dezaketen eragina da gainerakoekiko desberdintzen dituena.

Baina, egoera iraultzeko, ezinbestekoa aldebikoen borondatea dela ere gaineratu zuen. «Alderdi politikoen aldetik, behar-beharrezkoa da borondatea; izan ere, haiek ez badute nahi parte hartzerik, ez baita egongo», azaldu zuen. Batasuna, EA eta EB demokrazia parte hartzailea oinarri duten mekanismoak sustatzearen aldekoak direla esan zuen; PSE ere «gauza batzuk bultzatzen» ari dela adierazi zuen. Baina, Jangizen esanetan, «agian, EAJ izan da oztoporik han-diena edo behintzat gutxien bultzatu duena». Hala ere, orain, «agenda politikoan» barneratua dagoen gaia dela esan zuen, eta, oro har, aldaketa garaia dela.

Hiru sektore alboratu

Egungo mekanismoak aztertuz gero, parte hartze eskaseko hiru sektore azaltzen dira: gaz-teak, emakumeak eta etorkinak.

Etorkinak izan ziren, esaterako, Gernikako hitzaldian partaide aritu zirenetakoak. Parte Hartuz elkartearen aburuz, gazteria parte hartze handiko sektorea da: «Baina euren eremuetan, gune autogestionatuetan eta gaztetxeetan, esaterako». Horregatik agintariak gazteengana bestelako komunikazio kode batzuetan hurbildu behar direla uste dute. Emakumeei dagokienez, parekidetasun planak egiterakoan parte hartzea bermatzen zaien arren, gainerakoan oso urria dela esan zuten. Gizartean erroko arazoa dela kontuan hartuz, hausnarketa sakon bat egitea nahitaezkoa dela uste dute.

Parte Hartuz elkartearen esanetan, iritzien, ideien eta proposamenen arteko aniztasuna da gune parte hartzaileen oinarria; borondatea baldin badago, praktikaren bidez indartzea da eskuarteko erronka. -

GERNIKA



Plan eta prozesu komunitarioak
Herritarren parte hartzea ahalbidetzen duten mekanismoen artean, berriztatzaileak bultzatzeko premia nabarmendu du Parte Hartuz elkarteak. Adibideak ere aurki daitezke Euskal Herrian; Iruñeko Alde Zaharreko plan komunitarioa edota Gernikako Astrak abian jarri duen prozesu parte hartzailea, besteren artean.

Iruñeko Alde Zaharrean, 350 auzotarrek parte hartu zuten auzoko errealitatearen azterketa osatzen. Auzoak behar dituen aldaketak lehentasunen arabera sailkatu zituzten, bai eta aurrera eramateko bidea hasi ere. Eta auzoaren behar horiek bertako bizilagunen artean hausnartu eta erabaki iza- na da parte hartze horren bertutea.

Gernikan, ostera, orain herriarena den Astra eraikinak bete beharreko funtzioa hausnartu eta erabakitzeko ere, prozesu parte hartzailea jarri dute abian; «gernikarrona izatea gura dugulako, eta espazio publikoak herritarren espazioak direla sinisten dugulako», esan dute. Partaidetza zuzeneko tresnak indartu beharre- koak direla defendatzen dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kirolak
Lamikiz cambia de banda con una «gran» jugada
Mundua
Israel mata a veinte palestinos, la mayor parte civiles, en su ofensiva contra Gaza
Kultura
Ahuzki mendi gainean aurkeztuko dute «Oiharkoren Trajeria» ikusgarria
Euskal Herria
Batasuna y PSE dan otro paso hacia la creación de la mesa de partidos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss