GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-07-07
LIBURU AZOKA DONOSTIAN
Aitor Aranaren «Errege hilobia» liburua kalean da
Aitor Aranak bere azken liburua kaleratu berri du. Erdi fikziozkoa eta erdi erreala dela nabarmendu nahi izan du idazle legazpiarrak. 2004an Antxo Nagusiaren milurtekoa ospatu zela-eta, duela mila urteko eta gaur egungo egoerak parekatu nahi izan ditu Aranak. Eleberrian Antxo Nagusia ETAkide izendatuko dute, eta Euskal Herriko gatazkan parte hartuko du.

DONOSTIA

Aitor Arana idazle legazpiarrak “Errege hilobia” eleberria argitaratu du. 2004an idatzi bazuen ere, atzo arte ez zen aurkeztua izan.

Aranak azaldu zuenez, Antxo Nagusiaren heriotzaren milurtekoak zerbait idazteko gogoa sorrarazi zion: «Idazle artean, aspaldi izandako elkarrizketen eraginez, neure buruari ezarritako erronka txiki bati erantzun nion eleberri horrekin».

“Errege hilobia”k Antxo Nagusiaren bidea eta ETArena uztartzen ditu: «Urteetan nire inguru hurbilean ETAri buruz, eta ETAren borroka armatuaz pentsatu izan dena kontatzen dut eleberri horretan. Ikusi dudana, antzeman dudana, nabaritu dudana kontatzera nator liburuaren bitartez».

Antxo Nagusia 2004an esnatuko dute mila urtez haren gorpua gordeta eduki ostean. ETAren buruzagi izateko proposamena egingo dio talde armatuak: «ETAkideek, azken batean, garai batean musulmanen aurka borrokan zaldi gainean ibili zen bezala, gaur egungo Euskal Herria elkarturik izateko zer egingo lukeen galdetuko diote».

Hori izango da liburuaren gai nagusia, eta hortik aurrera, Antxo Nagusiak bere gogoetak egingo ditu, eta erabakiak hartu.

Antxo Nagusia, euskal lurraldeak elkarturik izan zituen errege bakarra izan zen.

Liburua 2004an idatzi zuen, baina atzora arte ez zen aurkeztua izan. Pisuzko arrazoi bat dagoela adierazi zuen Aranak: «Idazle profesionala naizen aldetik, lehiaketei begira ere egon behar izaten dut. Liburu hori gutxienez lehiaketa batean aurkeztu nuen, denbora tarte luzea igaro da kaleratu ahal izan dudanera arte».

Arretxeren eleberria, gazteleraz

Jon Arretxek “Griot, alma africana” eleberriaren gaztelaniazko edizioa aurkeztu zuen. Burkina Fasora egindako bidaia batean oinarritzen da. Arretxek afrikarrek duten «irudimena eta eskuzabaltasuna» nabarmendu zituen. Halaber, liburua «guztiz erreala» dela eman zuen aditzera.



La locura sentimental de la reina Juana
A.K.
DONOSTIA

José Ramón Arana fue otro de los protagonistas durante las presentaciones que tuvieron lugar ayer en la cripta de la Biblioteca Municipal de Donostia.

José Ramón Arana habló de su último libro, titulado “Los entremundos de la reina Juana”.

Según el autor, «la reina era una mujer hermética». Expuso que, mediante el estudio, «he conseguido adentrarme en su vida más personal, a través de unas cartas escritas por personajes contemporáneos y, sobre todo, gracias al recién descubierto diario de la protagonista», recalcó.

En opinión del escritor y profesor, «es imprescindible dejar hablar a los personajes, hay que escucharles y, sobre todo, hay que observar cómo se presentan delante de tí. No se les puede obligar a decir lo que uno quiere oír», insistió.

José Ramón Arana recalcó las duras relaciones que mantuvo la reina Juana con su padre, su hijo y, sobre todo con su marido, ya que, recordó el autor de ‘‘Los entremundos de la reina Juana”, ésta enloqueció a causa de la situación amorosa que vivió al lado de Felipe El Hermoso.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kirolak
Lamikiz cambia de banda con una «gran» jugada
Mundua
Israel mata a veinte palestinos, la mayor parte civiles, en su ofensiva contra Gaza
Kultura
Ahuzki mendi gainean aurkeztuko dute «Oiharkoren Trajeria» ikusgarria
Euskal Herria
Batasuna y PSE dan otro paso hacia la creación de la mesa de partidos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss