GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > CICLISMO 2006-07-07
- ESAIT
Euskal selekzioen aldeko Bizikleta Martxa Soudeten izango da aurten
·Ohi bezala, Kanbotik atera eta Pauen amaituko den etapa aurreko egunean festa izango da

DONOSTIA

Urtero bezala, eta aurtengoarekin seigarren aldiz, ESAITek bere aldarrikapenak Tourrera eramango ditu, Pirinioetako bozgorailua erabiliz. Euskal selekzioen aldeko iritzi taldea izanik ­berauen ofizialtasuna izaki aldarrikapen nagusia­ euskal federazio nazionalak martxan jartzeko ekimena izango da, iaz bezala, xedea. Aurten, gainera, «balio erantsi bat du» ekimenak, «ia etapa osoa Euskal Herri osoan zehar korrituko baita, Iparraldea zeharkatuz», Mikel Uzkudunek adierazi zuenez. ESAITeko ordezkariak Iker Leonet Caisse D’Epargne-Illes Balears taldeko txirrindulari profesionalak eta Leire Olaberria Bruesako pistard-ak lagundurik egin zuen agerraldia.

La Mongieko eski estazioko inguruetan izan da urteotan Euskal Selekzioaren aldeko ekitaldien gune nagusia, baina aurten «Tourmalet etapa hasiera-hasieran igoko dutenez gero, zaleentzat ez dago akuilagarririk eta, beraz, Euskal Herriko mendate batean egitea erabaki dugu», adierazi zuen Uzkudunek. Soudeteko gaina izango da aukeratutako gunea.

Ekitaldiak datorren asteartean hasiko dira, hilaren 11n. Arratsaldeko seietatik aurrera, Soudet gaineko ESAITen gunean gazta, txistorra, sagardoa eta garagardoa izango dira, trikiti eta txistu hotsekin, eta toka eta bestelako jokoekin batera.

Dena den, ekitaldi nagusia hurrengo goizean izango da, lasterketa Soudetetik pasatu aurretik, Kanbo eta Paue lotuko dituen etaparen egun berean. Bizikleta martxa Santa Grazitik abiatuko da goizeko hamarretan eta 11 kilometro eta %7-8ko maldak dituen igoera burutuko dute. Zazpiak Bat taldeak ere bat egin du eta han izango dira ESAITekoekin. Ondoren hamaiketakoa eta material zozketa izango da ESAITen gunean.

«Martxa bat dela gogorarazi nahi nuke, ez karrera bat. Badakigu azkenaldi honetan zikloturisten martxak nolakoak diren (Quebrantahuesos eta antzekoak) eta horregatik da neutralizatua, ahalik eta jende gehien bertan izateko», adierazi zuen Uzkudunek. Hori bai, parte-hartzaileak «bizikletan ibili izana komeni da, neutralizatua izan arren, luzeegi ez jotzeko».

Atzerritarrek harriduraz begiratzen dutela eta aurten ere, iaz bezala, orri adierazle bat banatuko dute igoeran, aldarrikapenen nondik norakoak eta Euskal Herriaren izaera eta arazoak esplikatuz.

Leire Olaberriak, Europako Txapelketa helburu, «zale guztiak animatu» zituen «egun politak pasatzeko aukera» baita, eta Iker Leonetek, berriz, «txirrindularitza garai txarra» bizitzen ari den honetan, zera esan zuen: «Pirinioetakoa aukera polita da, euskaldunok kirol hau maite dugula erakusteko aukera polita baita».

Bertara iristeko, hegoaldetik Iruñea-Jaca errepidea hartu ostean, Izaban zehar, Larra-Belagoa eta Arette eski estaziora eta handik Soudetera irits daiteke. Iparraldetik, A-64 autobidea hartu Baionan eta, han bi aukera daude: 7. irteeran atera eta Maulen zehar Atharratze-Larraine-Irati bidetik Santa Grazira joan, edota 8. irteeran atera eta Oloroen barna Aramitseko bidetik Arette estazioara eta handik Soudetera.

Erakundearen web orrian (Esait.org) inguruetako parajeen datuak daude, Kakuetako haizpitarteak, besteak beste, eta ez da ahaztu behar etapa eta bizikleta martxaren biharamunean Larra-Belagoako zelaietan “Hiru behien zerga” famatuaren errituala egingo dutela.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kirolak
Lamikiz cambia de banda con una «gran» jugada
Mundua
Israel mata a veinte palestinos, la mayor parte civiles, en su ofensiva contra Gaza
Kultura
Ahuzki mendi gainean aurkeztuko dute «Oiharkoren Trajeria» ikusgarria
Euskal Herria
Batasuna y PSE dan otro paso hacia la creación de la mesa de partidos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss