GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-07-07
-Sokatira
Nuarbe da 600 kilokoa irabazteko faborito

DONOSTIA

Euskal Herriko Lur gaineko Txapelketan, 600 kiloko estreinako jardunaldia jokatuko dute bihar Erandion 17.00etatik aurrera, eta txapel hori lortzeko ere Nuarbe da faborito nagusia.

Gipuzkoarrek hiru pisutan eman dute izena, eta bitan onenak izan dira, eta hemen ere gauza bera erakutsi nahi dute. Urteak joan eta urteak etorri, Iñaki Altunak zuzentzen duen taldea indarberrituta agertzen da lehiaketetan, nahiz eta orain dela urte batzuk zuen jende kopurua ez duen orain.

Gaztedi A, Gaztedi B, Goiherri A, Goiherri B, Mutriku eta Areso izango dira lehian arituko diren beste taldeak. Gaztedi A izan da orain arte Nuarbek izan duen aurkaririk gogorrena, eta pisu honetan ere horrela izan daitekeela dirudi. Nuarbek lehen jardunalditik hasi nahi du garaipenak lortzen, azkeneko jardunaldian ezusterik izan ez dadin.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kirolak
Lamikiz cambia de banda con una «gran» jugada
Mundua
Israel mata a veinte palestinos, la mayor parte civiles, en su ofensiva contra Gaza
Kultura
Ahuzki mendi gainean aurkeztuko dute «Oiharkoren Trajeria» ikusgarria
Euskal Herria
Batasuna y PSE dan otro paso hacia la creación de la mesa de partidos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss