GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-07-07
-Sanferminak
Txapelketaz jositako astea izango dute Iruñean

DONOSTIA

Bihartik hilaren 13ra bitarte txapelketez jositako astea izango da Iruñean. San Fermin jaiak direla-eta, herrialdeko hainbat lehiaketa jokatuko dituzte egunero Foruen enparantzan 12.00etan hasita.

Bihar hasiko dira ekintzak, eta hasteko, Nafarroako lau Txapelketa jokatuko dituzte. Guztietan erakargarriena harri-jasotzekoa izango da, nahiz eta aurten Iñaki Perurena ez den bertan izango.

Honako hauek hartuko dute parte: Urrutiak, Igoak, Larretxeak eta Martikorenak. Bakoitzak 125eko zilindroa, 112,5eko kubikoa eta 100eko bola erabiliko ditu bi minututan. Patxi Larretxea ikusten da faborito. Azkeneko urte hauetan Nafarroako txapelik gehien jantzi duen harri-jasotzailea da bera, eta gainerakoek izerdi asko bota beharko dute bera mendean hartzeko, nahiz eta urtetan aurrera doan.

Trontzalarien finala ere jokatuko dute. Aizkorbe-Cano, Barberena anaiak, Pikabea-Morrondo, Mariñelarena-Goldarazena eta Bertiz-Urrutia neutuko dira. Bakoitzak kana-erdiko bati 14 epai etzanda eta lau zutik eman beharko dizkie.

Trontzalarien maila nagusiko finalaz gain, kadete mailakoa ere jokatuko dute etzi Iruñeko Foruen enparantzan. Murgiondo-Ezkurdia, Jimenez-Erdozia, Igoa-Gamio, Gartxitorena-Barrenetxe eta Uharte-Goldarazena neurtuko dira. Hor biko bakoitzak 100 cm bueltan dituen enbor bati 10 epai eman beharko dizkie etzanda.

Azkenik, eguna amaitzeko, Nafarroako lasto-altxatze Txapelketa izango da. Sein anaiak, Bereau eta Telletxea neurtuko dira. Lau kirolari izango dira lehian, eta guztiak ere Igantzikoak izango dira. Hor kirolari bakoitzak 45 kiloko lasto fardelari ahalik eta jasoaldirik gehien eman beharko dizkio bi minututan.

Aizkolariak

Igandea eta astelehena biharko eguna baino lasaiagoak izango dira, ez baita horrenbeste lehiaketa ofizial izango. Etzi bakarra jokatuko dute, Nafarroako Binakako Aizkolari Txapelketa. Bertan, Nafarroako Txapelketako onenak izaten dira. Aurten ez dira izango ez Larretxea, ez Nazabal, Nafarroako Txapelketako finalean ez baitziren izan ez bata ez bestea, biak min hartuta baitzeuden.

Horrela, honako biko hauek neurtuko dira: Mindegia-Vicente, Barberena-Lopez eta Senosiain anaiak. Biko bakoitzak sei kana-erdiko eta sei 60 ontzako moztu beharko ditu. Lehia estua aurrez ikusten hiru bikoen artean.

Hurrengo Txapelketa astelehenean izango da, eta orduan gazte mailako aizkolarien herrialdeko finala izango da. Honako aizkolari hauek hartuko dute parte: Jimenez, Garikoitz Larretxea, Ohian Larretxea, Erasun eta Saralegi. Aizkolari bakoitzak 45 ontzako hiru enbor moztu beharko ditu. Astelehenetik aurrera ere izango dira lehiaketak, baina horren berri datorren astean zehar ere izango da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kirolak
Lamikiz cambia de banda con una «gran» jugada
Mundua
Israel mata a veinte palestinos, la mayor parte civiles, en su ofensiva contra Gaza
Kultura
Ahuzki mendi gainean aurkeztuko dute «Oiharkoren Trajeria» ikusgarria
Euskal Herria
Batasuna y PSE dan otro paso hacia la creación de la mesa de partidos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss