GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-07-07
- Sega (Euskal Herrikoa)
Finalerdietarako azkeneko lau txartel daude jokoan
·Bihar Larraitzen izango da saio bat, eta etzi, berriz, Azkaraten

DONOSTIA

Aste pare bateko atsedenaren ostean, berriro ere abian jarriko da Euskal Herriko Txapelketa. Final-laurdenetako azkeneko bi kanporaketak jokatuko dira. Bata, bihar Larraitzen, eta bestea etzi Azkaraten. Horren ostean, finalerdiak nola jokatuko diren erabakita geratuko da.

Bihar, Larraitzen, Aranalde, Gabirondo eta Albizua neurtuko dira 18.00etatik aurrera. Ordu erdiko lana egingo dute, eta kilorik gehien mozten duten bi segalarik egingo dute aurrera. Gabirondo eta Aranalde dira bai saioa irabazteko, eta bai aurrera egiteko faborito nagusiak ere. Albizuak oso zaila izango du lehen bi postuetan sartzea, nahiz eta kirolean edozer gerta daitekeen. Gainera, Aranalde eta Gabirondo dira, Lapazaranekin batera, Euskal Herriko txapela janzteko hautagai nagusiak.

Etzi, berriz, Nafarroan izango da azkeneko kanporaketa, Azkaraten. Han, Goikoetxea, Alkorta eta Kanflanka izango dira nor baino nor 19.00etatik aurrera. Faboritoa, berez, Goikoetxea da. Azkeneko urteetan finaletan edo bestela finalerdietan izan da, baina Gipuzkoako Txapelketan ez zuen lortu finalerako txartelik, eta horrek zalantza batzuk sortu ditu zaleen artean. Hala ere, bera aterako da faborito. Dena dela, kontuan hartu beharko dira beste bi segalariak ere. Alkorta, gainera, Gipuzkoako finala jokatzetik dator. Kanporaketa honetan, bestean bezalaxe, 30 minutuko saioa egin beharko dute, eta lehen bi segalarik lortuko dute finalerdietan aritzeko txartela.

Jadanik Lapazaran eta Mariñelarena finalerdietan sartuta daude, eta biek etzi jakingo dute finalaren atarikoan zeintzuk izango dituzten aurrez aurre.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kirolak
Lamikiz cambia de banda con una «gran» jugada
Mundua
Israel mata a veinte palestinos, la mayor parte civiles, en su ofensiva contra Gaza
Kultura
Ahuzki mendi gainean aurkeztuko dute «Oiharkoren Trajeria» ikusgarria
Euskal Herria
Batasuna y PSE dan otro paso hacia la creación de la mesa de partidos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss