GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ARRAUNA 2006-07-07
- Urdaibai -
Bou Bizkaiak 2004ko oroitzapen onak gogora ekartzeko asmoa du
·Patxi Bilbaok zuzentzen duen traineruak ontzi onenekin lehian izateko erronka du

DONOSTIA

Iaz beste helburu guztiz ezberdin bat lortzeko borrokatzen egon eta gero, Urdaibaik anbizio handiko erronka du aurtengo denboraldirako. Horretarako fitxatze asko egin behar izan ditu, tartean Patxi Bilbao prestatzailearena.Bermeotarrak lan biribila egin zuen iaz Arkoten, eta etxera itzultzeko eskaintza jaso ostean ez zuen birritan pentsatu.

Bilbaok koadrila eraberritu behar izan du, eta orain arte espero ziren emaitzak lortzerik izan ez duen arren, denboraldi amaierarako traineru onenekin borrokan egoteko esperantza du.

Urdaibaiko Bou Bizkaiko tostatan aurpegi berri asko izango dira aurten, hamasei fitxatze egin behar izan dituzte-eta.Pedro Gabancho, Unai Perez, David Viñas eta Iker Pascual Castrotik iritsi dira; Juantxu Duñabeitia, Pedro Corcobado, Javi Polo, Santiago Lopez de Vicuña, Egoitz Gallo, Luis Salvador, Iñigo Aldai eta Jon Beitia ­azken lau horiek Bermeon arraunean hasitakoak­ Arkotetik; Aitor Dorronsoro eta Jon Iriondo Oriotik.

Ontzian hainbeste arraunlari berri izanda, denboraldi hasiera honetan ontziari kostatu egin zaio espero zen maila ematea. Hondarribiko eta Elantxobeko traineru estropadetan, besteak beste, sailkapen nagusian aurrean izan ziren, baina bietan irabazlearengandik denbora dezentera.

Hala ere, inork ez du zalantzan jartzen denborak aurrera egin ahala Urdaibaikgora egingo duela, eta goizago edo beranduago garaipenak eskuratzeko lehia horretan izango dela.

Talde bizkaitarrak Traineruen Kluben Elkartearen (TKE) Liga irabazi zuen orain urte bi, eta iaz hamargarren tokian amaitu zuen arren, aurten gorago amaitu beharko luke.

Larunbatetik aurrera ikusiko da Bou Bizkaia nola ibil daitekeen. Ontzia gero eta azkarrago dabil, baina baliteke asteburu honetako estropada bietan goi-goian ez egotea. Riveiran lehen txandan arituko dira, Pedreñarekin, Laredorekin eta Pasai Donibanerekin batera. Aukera polita izango da, beraz, bizkaitarrek beren indarrak neurtu ditzaten.

Riveiran gertatzen dena gertatzen dela, inork ez du zalantzan jartzen denborak aurrera egin ahala Urdaibai onenekin batera izango dela. Izan ere, esperientzia handiko entrenatzailea du, baita maila askoko arraunlariak ere. Ontzira erabat moldatzea izango da, beraz, arrakastarako gakoa.



«Larunbatean txanda irabaztea izango dugu helburu»
Patxi Bilbao
Entrenatzailea

Azken urteak etxetik urrun eman eta gero, Joxean Olaskoaga Aizperro-k Oriora itzultzea erabaki du. Orain urte bi Urdaibaiko entrenatzaile jardun zuen, eta iaz, berriz, Hondarribiko Ama Guadalupekoaren tostetan izan zen.

­Aurpegi berri asko dago aurtengo Bou Bizkaian. Nola ikusi dituzu arraunlariak?

Gogotsu eta ilusio handiarekin ikusi ditut, baina Elantxoben eta Mundakan ez genuen emaitza onik lortu, eta pena izan zen. Hala ere, jende heldua da, eta badakite orain artekoak ez duela ezertarako balio Ligari begira. Larunbatean beste aurpegi bat eman nahi genuke.

­Denboraldi hasierako emaitzak zalantzak sortu al ditu?

Bai, horrek zalantzak sortzen ditu, baina ea larunbatean emaitza on bat lortzen dugun eta orain artekoa ahazten dugun. Gu txanda irabaztera joango gara, baina ikusi beharko da besteek zer egiten duten. Pedreña oso indartsu dago eta nire ustez, Liga irabazteko faboritoetako bat da. Nire iritziz, estropada polita izango da. Guk gurea egingo dugu besteei begiratu gabe eta ea zer gertatzen den.

­Zein izango da zuen helburua San Miguel Ligan?

Gure helburua ohorezko txandan sartzea izan behar da.

­Pedreñaz gain, zein ikustenduzu garaipenerako faborito?

Hondarribia oso erregularra da eta beti ibiltzen da aurrean. Castro ere ondo dago, eta nik uste horrek hirurak direla faborito, baina Arkote ere hor egon daiteke. -

U.A.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kirolak
Lamikiz cambia de banda con una «gran» jugada
Mundua
Israel mata a veinte palestinos, la mayor parte civiles, en su ofensiva contra Gaza
Kultura
Ahuzki mendi gainean aurkeztuko dute «Oiharkoren Trajeria» ikusgarria
Euskal Herria
Batasuna y PSE dan otro paso hacia la creación de la mesa de partidos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss