GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-07-11
Langile bat hil da Elorrion igogailuko zulotik erorita
Jose Luis V.V. 27 urteko langilea igogailuaren zulotik erorita hil zen atzo Elorrion. Herrian egitean ari diren etxebizitza berrietan lanean ari zela gertatu zen ezbeharra. Gertaera jazo aurretik, gainera, beste langile bat zauritu zen Barakaldon izandako beste istripu batetan. Behargin hori Gurutzetako erietxera eraman zuten.

ELORRIO

Elorrioko Anduetxeta kalean egiten ari diren etxe berrietan lanean ari zen Jose Luis V.V. 27 urteko langilea ezbeharra gertatu zenean. Lakuako Gobernuko Lan Sailak jakinarazi zuenez, igogailuaren hutsartetik behera erori zen langilea eta bizia galdu zuen.

Aipatu iturriak zehaztu zuenez, istripua 12.45 aldera gertatu zen. Gutxi gorabehera sei solairuko altueratik erori zen J.L.V.V 27 urteko langilea. Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Erakundeko teknikari bat istripua gertatu zen lekura bertaratu zen gertatutakoaren nondik norakoak aztertzeko.

Zortzi egun baino ez dira igaro heriotza eragin zuen azken lan istriputik. Trapagaranen gertatu zen eta orduan Sestaoko 41 urteko E.L.C. langileak bizia galdu zuen deskarga elektrikoa jaso eta koadro elektrikoa gainera erori zitzaionean. Hildako beharginak Sten 2001 enpresarako lan egiten zuen.

Atzoko ezbeharra kontuan hartuta, GARAren datuen arabera, gutxienez berrogeita bat behargin hil dira aurten lan istripuz.

44 urteko J.B.M. langilea, berriz, zauritu egin zen teilatu batetik erorita. DYA elkarteak aditzera eman zuenez, diagnostiko erreserbatuko egoeran eraman zuten behargina Gurutzetako ospitalera. Barakaldon gertatu zen ezbehar hori goizeko bederatziak jota.

Batasunak gogor salatu zuen Elorrion izandako ezbeharra eta Administrazioaren eta patronalaren jarrerak kritikatu zituen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Compromiso con nuestros lectores y con Euskal Herria
Jendartea
Cebada Gagoek ez dute aurrez ikusitakoa bete
Kirolak
«Lo importante no es mi puesto final en París, sino que gane un T-Mobile»
Kirolak
El nuevo proyecto comienza a trabajar
Ekonomia
Langile bat hil da Elorrion igogailuko zulotik erorita
Euskal Herria
Reacciones dispares en el Gobierno español en torno al acuerdo con ETA
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss