IRUÑEA
Guitarrero, Charlatan, Codisioso, Flaquito, Camisero eta Escandalosok entzierro oso azkarra eta garbia egin zuten atzo goizean. Ganadu-etxe horretakoak dira, esaten dutenez, sanferminetara etortzen direnen artean zezenik arriskutsuenak, baina atzo ez zuten halako itxurarik eman. Ospe hori dela-eta jarri ohi dute ganadutegi hori astean zehar, asteburuan ekarriko balituzte, sarraskia egin lezaketelako. Baina aipatutako sei zezenak lasai asko jar zitezkeen larunbateko nahiz igandeko entzierroetan. Telebistako esatarien artean ere, bat baino gehiago izan zen «Cebada Gago etxekoak baino, Miurak» ziruditela esan zutenak.
850 metro inguruko ibilbidea bi minutu eta erdian burutu zituzten zezenek, baina lehenbiziko taldetxoak bi minutu eta hamabi segundo nahikoak izan zituen Santo Domingo kaleko kortetatik plazaraino iristeko. Horrela, lasterketa abiadura handian garatu zen, baina ez gehiegizkoan ere; abiadura aproposa lasterraldi on batzuk ikusteko.
Beraz, arazo nabarmenik ez zen izan kolpeak, erorikoak, zapalketak eta halakoak ugari izan ziren baina garrantzirik gabekoak adarkatua izan zen 32 urteko iruindar bati jazotakoa alde batera utzita.
Adarkatu bat Estafetan
Zezenak oso azkar irten ziren Santo Domingoko kortetatik gorri koloreko lau zezenak buruan zihoazela. Jende askorik ere ez zegoen ibilbidearen hasierako zati horretan, eta Udal Plazara iristen ari zirela gertatutako eroriko eta kolpe batzuk alde batera utzita, ez zen arazo handirik egon. Gorri koloreko bi buruan jarri bezain laster, Santo Domingoko aldapan bertan, taldea bitan banatu zen: hiru gorri, eta beltz, gaztainkara eta kabestru bana lehenengo taldean, eta gainerako kabestruak azken zezen gorriarekin bigarrengoan.
Lehen taldea izan zen arrisku unerik gehien sortu zuena, eta Santo Domingon bertan, begiraturen bat edo beste egin zituzten eskuinera, erasorik batere egin gabe.
Bi taldeak gero eta nabarmenago bereiziz joan ziren, eta amaierarako hogei bat metroko aldea sortu zen haien artean. Udaletxe Plazan eta Merkaderes kalean jende gehiago bildu zen, eta horrek, kolperen bat edo beste eragin zuen, baina ezer larririk ez.
Adarkatu bakarra Estafeta kalean izan zen. Zauria jasan zuena 32 urteko iruindarra da, F.J.P.B., eta atzo goizean bertan pasatu behar izan zuen kirofanotik ezker izterrean jasotako adarkada senda ziezaioten. Medikuek arratsaldean jakinarazi zutenaren arabera, zauria «larria» da.
Lehen taldea oso-osorik iritsi zen zezen plazara, eta batere arazorik gabe sartu zen kortara. Ez zen berdin gertatu, ordea, azken zezenarekin. Gainera, Santo Domingon kabestruekin elkartu bazen ere, Estafeta kalean gora zihoazela atzean utzi zituen. Bakarrik joate horrek arriskutsuago egiten ditu zezenak, are gehiago jende ugariz inguratuta euren burua arriskuan ikusten badute, baina hala ere zezenaren aldamenetan lasai asko joan zenik ere izan zen.
Esan bezala, plazara bakarrik heldu zen, eta kortara sartu aurretik buelta txiki bat egin zuen hondarretan tentsio uneak sortuz. Azkenean, baina, ez zen arazorik egon.
Sigue la mejoría de los heridos en los encierros
anteriores
Los cuatro corredores que permanecen hospitalizados como consecuencia de las heridas sufridas en los tres encierros anteriores, prosiguen su mejoría. Ramón Garayoa y Pedro Delgado, además, recibirán el alta médica en los próximos días: hoy mismo el primero, y n breve el segundo. El neoyorquino que sufre paraplejia a causa de la vaquillas del día 7, en cambio, tubo que ser entubado hace dos noches «debido a una complicación pulmonar». -