GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-07-11
Phisic Centeren proiektua vs zortzi familiena
Donostiako Phisic Centerrek modu ibiltarian dabiltzan ikertzaileentzako etxebizitzak eraiki nahi ditu Ibaetan daukan egoitzaren alboan, Ibaetako Irakasleen Etxeak deritzenetan. Horietan, ordea, zortzi familia bizi dira. Hori jakin arren, Etxenikek zuzentzen duen zentroak Donostiako Udalari etxebizitzen eskaria egin izana salatu dute bizilagunek; «Kanporatzen bagaituzte, Etxenikeren ardura izango da».

Badira zazpi-zortzi bat urte Ibaetako Irakasleen Etxeetan jendea bizi dela. Egun Donostiako Phisic Center dagoen ondoko etxeak dira. Gaur egun guztira zortzi familia bizi dira bertan eta etorkizuna ilun ikusten dute Donostiako Udaletik etxeak utzarazteko agindua jaso dutenetik.

Jakinarazi dietenez, Donostiako Phisic Centerrek proiektu bat dauka aurrez ikusita beraiek bizi diren eraikinerako eta, ondorioz, etxeak hustu egin behar dituzte. Oso larritzat jotzen dute bai Phisic Centerreko arduradunen jarrera eta bai Donostiako Udalarena ere. «Ondo dakite etxe horietan jendea bizi dela eta beren proiektua zortzi familia horien proiektuaren aurretik jarri dute. Berdin zaie familia horiek kale gorrian uztea, axola zaien bakarra beren planak aurrera ateratzea da», adierazi dute bertako bizilagunek. Kontraesan handiak ikusten dituzte, gainera, Donostiako Phisic Centerreko zuzendari Pedro Miguel Etxenikeren jarreran. «Lau haizetara zabaldu ohi du bere gizatasuna. Gurekin, ordea, ez du bildu ere egin nahi. Eta hemen jendea bizi dela jakin arren, bere proiektuarekin aurrera egin nahi du. Hemen jendea bizi dela dakien arren, eraikin hau eskatu dio Udalari bere proiektu baterako. Ez dirudi oso jarrera humanista denik gurekin daukana», agertu dute haserre.

Ezin bildu inorekin

Donostiako Udaletik eraikina husteko agindua iritsi zitzaienetik behin eta berriz saiatu dira bizilagunak Udaleko eta Phisic Centerreko arduradunekin biltzen sortuko den egoerari irtenbidea topatze aldera, baina ez dute lortu ez batzuekin ez besteekin egotea. «Kale gorrian utziko gaituzte. Gu etxe hauetan bizi gara ez dugulako beste irtenbiderik, ezin dugulako etxebizitzaren merkatuan sartu. Hau kentzen badigute, ez daukagu nora joan. Eta berdin-berdin zaie», nabarmendu dute.

Noizbait Udalarekin biltzea lortzen badute ­behin eta berriz saiatuko direla esan dute­ irtenbide bat proposatzeko asmoa dute. «Gu prest gaude etxe hauek alokatzeko, betiere bidezko alokairu batekin. Udalari hori proposatu nahi diogu, beste proiektuak bazterrean utzi eta guri alokatzeko etxe hauek. Zentzuzkoa dela uste dugu, baina ez dute gure proposamenik entzun nahi izan».

Donostiako Udalak, berriz, dagoeneko martxan jarri du eraikuntza utzarazteko prozesu administratiboa. Maiatzeko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenez, Udaleko Bozeramaile Batzordeak Lakuako Hezkuntza Sailari etxebizitza horien jabetza eskatzea erabaki zuen apirilean. Izan ere, etxe horien jabetza Lakuako Hezkuntza Sailarena da, nahiz eta kudeatzeko ardura Donostiako Udalak duen.

Aipatu Aldizkarian zehazten denez, Donostiako Udalak «benetako interesa» dauka etxebizitza horiek Phisic Centerren esku jartzeko, modu ibiltarian dabiltzan ikertzaileentzako etxebizitzak egin ditzan. «Gaur egun etxebizitza horietan ez da irakaslerik bizi eta, gainera, ez dira beharrezkotzat jotzen Donostiak dauzkan beharren planifikazioan», agertzen du aipatu dokumentuak. Udaltzaingoak egindako ikerketen arabera, ordea, gaur egun etxebizitza horiek okupatuta daudela ere esaten du. «Hala ere, udal artxiboetan ez da ageri etxebizitza horietan bizi ahal izateko Udalak emandako inongo baimenik», gaineratzen du.

Horiek hala, eta aipatu Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean agertzen denez, Udalak etxe horiek ondasun publikoa direla-eta bertan bizi direnak kanporatu egin nahi ditu.

Bizilagunek, berriz, garbi daukate ez dituztela besterik gabe kanporatuko. «Bota egin beharko gaituzte. Gu ez gara joango». -

DONOSTIA


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Compromiso con nuestros lectores y con Euskal Herria
Jendartea
Cebada Gagoek ez dute aurrez ikusitakoa bete
Kirolak
«Lo importante no es mi puesto final en París, sino que gane un T-Mobile»
Kirolak
El nuevo proyecto comienza a trabajar
Ekonomia
Langile bat hil da Elorrion igogailuko zulotik erorita
Euskal Herria
Reacciones dispares en el Gobierno español en torno al acuerdo con ETA
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss