Arrazakeriazko jipoia salatu dute Arabako Menagarai herrian
GASTEIZ.
Arabako Menagarain uztailaren 2an gertatutako eraso arrazista salatu dute. 28 urteko gizon batek 20 urteko neska bat jipoitu zuen, biak herrikoak, bere jatorri afrikarra dela-eta. Erasotzailea biraoka hurbildu eta ostikoka lurrera bota zuen neska. Neska medikuak artatu behar izan zuen.
|