Iberiako grebak eragindakoei erreklamazio orriak betetzeko aholkatu diete
BILBO
Iberia hegazkin konpainia greban dago atzotik hasita eta datorren hilaren 16ra arte. Hartara, Euskal Herriko Kontsu- mitzaileen Antolaketak erabiltzaileen eskubideak argi utzi nahi izan ditu horrelako kasu baten aurrean zer egin jakin dezaten. Greba aurretik jakindako zerbait da eta konpainia erantzule da sor ditzakeen eragozpenengatik. Hegaldiak ezeztatzen badira, Iberiako salmahaira joan eta han erreklamazio orriak bete behar dira. Beste aukera Abiazio Zibileko Zuzendaritza Orokorrera jotzea da.Erabiltzaileek ere badituzte eskubideak, eta galdutako dirua itzultzea eskubideen artean dagoela gogorazi dute. Konpainiak hurrengo hegaldi batean toki bat gorde behar du kaltetutako bidaiarientzat, baita eragozpen horiek sortutako gastuak ordaindu ere. Uztailaren 31ra arte dute erabiltzaileek dirua itzul diezaietela eskatzeko aukera, eta bidaia egunez aldatzekotan, abenduren 31ra arte atzera dezakete irteera. Dudarik-edo izanez gero, kontsumitzaileen elkarteren batera jotzea gomendagarria dela nabarmendu dute.
|