GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-07-11
Errusiako umezurtzak Euskal Herrian
Errusiatik etorritako hainbat haur protagonista bihurtzen dira udan Euskal Herriko familia ugaritan. A.B. Bikarte erakundearen bitartez, Errusiako umezurztegietan bizi diren haurrek euskal familietan bizitzeko aukera dute bi hilabete hauetan zehar. Hainbat gabezia bizi dituzte beren herrian eta behar horiek asetzeko helburuarekin iristen dira hona. Helburu garrantzitsuena, maitasuna.

Murmansk, Lubinga, Kandalaksha...horiek dira urtero Euskal Herria bisitatzen duten hainbat haurren jatorria. Errusiatik bidaia luzea da egin behar dutena, baina argi dago merezi duela, behin etorrita ohitura bilakatzen baita bisita.

Urtero 85 haur errusiar Euskal Herrira etortzen dira beren herria atzean utzita. Hemengo hainbat familia arduratzen dira beren zaintzaz, baita epe horretan behar duten guztia eskaini eta emateaz ere. 1997. urtetik arduratzen da Bikarte (www.bikarte.org) ongintzazko erakundea guztia antolatzeaz. Errusiako umezurztegietan bizi diren haurrak ekartzen dituzte, hau da, arrazoi batengatik guraso gabe gelditu diren umeak. Ekainean etorri eta irailaren hasieran berriz ere beren herrialdera abiatzen dira. Abenduan ere bueltatzen dira hilabetez, Eguberriko oporrak direla-eta. Bederatzi urte bete dira Bikarte erakundea sortu zutenetik. Ordutik gero eta kide gehiago biltzen dituen arren, oraindik etorritako ume kopurua txikia da, Errusiako umezurztegietan bizi diren ume kopurua kontuan hartuta. Hasiera batean Bizkaia zen lan-eremu bakarra, eta haur gehienak herrialde horretara joaten dira gaur egun ere. Azkenaldian Gipuzkoara zabaltzen ari da erakundearen lan eremua, eta herrialde horretako hainbat familiak udako kanpainan parte hartu dute jada. Aurten 15 dira Gipuzkoara joan direnak.

Haur horien premiazko beharra maitasuna da, ez baitute gurasorik. Ez dakite zer den familia batean bizitzea eta horren beharra ere badute. Bestalde, umezurztegietan egonda, haur horiek ez dute elikadura onik jasotzen. Oinarrizko elikagaiak ematen dizkiete soilik (esnea, barazkiak eta fruituak). Arreta berezia ematen diote, beraz, hemen jasotzen dituzten gurasoek haurren dietari.

Irina Murmansken dagoen umezurztegi batean bizi da. Iaz Donostiara iritsi zen lehenbiziko aldiz uda pasatzera. Zortzi urte dituen neska errusiarra da, eta aurten ere berriz gure kaleetan barrena ibiliko da jolasean. Iñaki Andueza, adopzio-aitak dioenez, Irina «oso haur alaia eta zintzoa da». Iritsi eta handik bi egunera txikiak aita izena eman zion Iñakiri. Hizkuntzaren inguruan arazorik ez dagoela ere aitortu du Iñakik «segituan ikasten baitute haur hauek». Hemen, gauza berriak ikusten dituztenean nabaritzen da beraien herrian dituzten gabeziak. Hala ere, gogorrena agurra izan ohi da. Haurrek ez dute beren herrira bueltatzeko gogorik, eta hemen jaso dituzten familientzat ere oso une gogorra izaten da.

ORFEOIAREN LAGUNTZA

Joan den ekainaren 30ean Donostiako Orfeoiak haur hauen aldeko emanaldi bat eskaini zuen Donostiako Artzai Onaren elizan. Bertan 800 pertsona bildu ziren, eta eliza gainezka zen. Ekitaldi hunkigarria izan zen eta amaieran, Gipuzkoan biltzen diren haur errusiarrek lore sorta bat eman zioten zuzendariari egindakoa eskertzeko asmoz.

Urtean zehar, adopzio-familiek beren haurrekin harremana izaten jarraitzeko aukera dute eta gehienetan telefono bidez mantentzen dute harreman hori. Bikartek erraztasunak ematen ditu horretarako. Gainera, harrema hori haurrari oporraldian emandako maitasuna ez eteteko aukera bikaina da. Dauden zentroan hemengo dei bat jasotzean izugarri pozten dira, horrela badakitelako beraietaz arduratzen den norbait badagoela hor nonbait, maite dituen norbait.

Nahiz eta gero eta gehiago diren haur hauek adoptatzen dituzten familiak, oraindik ere asko dago egiteke. Ehunka haur gelditzen dira Errusian familia bat zer den jakin gabe, maitasun falta izugarriarekin.-

DONOSTIA


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Compromiso con nuestros lectores y con Euskal Herria
Jendartea
Cebada Gagoek ez dute aurrez ikusitakoa bete
Kirolak
«Lo importante no es mi puesto final en París, sino que gane un T-Mobile»
Kirolak
El nuevo proyecto comienza a trabajar
Ekonomia
Langile bat hil da Elorrion igogailuko zulotik erorita
Euskal Herria
Reacciones dispares en el Gobierno español en torno al acuerdo con ETA
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss