GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-07-11
Ipar Korearen kontrako «badaezpadako» erasoa aztertzen ari da Japonia
Ipar Koreak joan den astean eginiko misilen probak direla-eta, herrialde horri erasotzeko aukera aztertzen ari da Japonia. Bertako Konstituzio «bakezaleak» atzerriko erasoak debekatzen dituen arren, Tokiok autodefentsaren argudioa aipatzen du erasoa zuritzeko. Estrategia horretan lagun AEBak ditu Koizumiren Gobernuak.

DONOSTIA

Japoniako Gobernuko zenbait kide Ipar Koreari erasotzeko aukeraz ari dira mintzatzen egunotan. Herrialde horretako Konstituzio «bakezaleak» atzerriko erasoak egitea debekatzen du, beste eraso batetik defendatzeko ez bada. Hori dela-eta, legeari zirrikitu bat bilatzen ari dira eraso horrek Konstituzioa urra ez dezan.

Pyongyangek joan den astean egindako misilen probak dira Japoniako Gobernua baliatzen ari den aitzakia balizko eraso hori aztertzeko. Ipar Koreak probatu zituen zazpi misiletatik bi Japoniako lurraldea jotzeko gai direla ohartarazi zuen Tokiok. Arrisku hori dela-eta justifikatu nahi du erasoa.

AEBek bultzatzen dituzten «badaezpadako eraso» horietakoa izango litzateke eta Pyongyangek misilak jaurtitzeko erabili zuen militar basearen kontra joko luke, Japoniako Gobernuko bozeramaile Shinzo Abek jakinarazi zuenez. «Japoniako populazioa, lurraldea eta Estatua babesteko tresna eragingarriak aztertu behar direla uste dut», esan zuen Abek. Abe Junichiro Koizumi lehen ministroaren ordezkari izateko hautagai nagusia da, hark datorren irailean Gobernua eta Alderdi Liberal Demokrataren presidentetza uzten dituenean. Koizumi bera eta beste alderdikide batzuk ere bat datoz erasoaren ideiarekin. Defentsako Agentziako zuzendari nagusiak eta Atzerri ministroak, esaterako, erasoa egitearen alde berba egin dute egunotan.

Ipar Koreari erasotzeak Konstituzioa urratzen duen ala ez aztertzen ari dira Japoniako agintariak. Erasoaren aldekoen argudioa honakoa da: Pyongyangek egin dituen probak Japoniaren kontrako erasotzat hartzen badira, horri erantzuteak ez luke Konstituzioa urratuko. Koizumiren Alderdi Liberal Demokratak, baina, koalizioko Gobernuko beste kide Komeito Berria alderdi budistaren oniritzia lortu behar du.

Konstituzioa aldatzeko aitzakia

Koizumiren Gobernuko kritikariek ez dituzte begi onez ikusten Gobernua militarismorantz ematen ari den pausoak. Zenbaitek uste dute Ipar Korearen krisialdi horretaz baliatzen ari dela 1947ko Konstituzio «bakezalea» aldatzeko eta Armada arrunt bat sortzeko.

Hartara, Armada izatea ere debekatzen du Konstituzioak. Halere, Japoniak baditu 250.000 inguru soldadu; Autodefentsarako Indarrak izena dutenak, baina puntako teknologiako armamentuaz daude hornituta.

Beste fronte batean, Japoniak eta Ameriketako Estatu Batuek (AEB) buru-belarri jarraitzen dute Ipar Korearen kontrako jarrera mundu osora zabaldu nahian. Pyongyangen desafioaz mendeku hartzeko Washingtonek eta Tokiok NBEko Segurtasun Kontseiluko beste kideak konbentzitu nahi dituzte Ipar Koreari zigorrak ezartzeko. Hala ere, ez dirudi Txinak eta Errusiak zigorren bidea babestuko dutenik.



Crisis diplomática entre Tokio y Seúl

TOKIO

Los ensayos con misiles de Corea del Norte han hecho aflorar las tensiones entre los vecinos de esta región asiática. El Gobierno japonés se mostró dolido con unas declaraciones del Gobierno surcoreano en las que acusaba a Japón de «armar un escándalo» excesivo por las pruebas de misiles de Pyongyang. Seúl opina que, con su actitud, Tokio acrecienta la tensión en la región y perjudica la relación entre ambas coreas.

Tokio presentó ayer una queja a Seúl por estas afirmaciones y justificó su actitud. «No estamos creando ningún alboroto y hemos comunicado a Corea del Sur que no podemos aceptar una declaración así», dijo el vicesecretario de Asuntos Exteriores japonés.

Previamente, el portavoz del Gobierno de Japón había calificado de «lamentable que Corea del Sur use tal expresión (...) No hay duda de que el lanzamiento de misiles es una amenaza para Japón y su región. Es natural que Japón tome medidas de prevención contra tal amenaza».

A este respecto, Corea del Sur insistió en la conveniencia de resolver la crisis mediante el diálogo.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Compromiso con nuestros lectores y con Euskal Herria
Jendartea
Cebada Gagoek ez dute aurrez ikusitakoa bete
Kirolak
«Lo importante no es mi puesto final en París, sino que gane un T-Mobile»
Kirolak
El nuevo proyecto comienza a trabajar
Ekonomia
Langile bat hil da Elorrion igogailuko zulotik erorita
Euskal Herria
Reacciones dispares en el Gobierno español en torno al acuerdo con ETA
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss