GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-07-11
Izaskun Etxebeste irundarrak eraman du XIV. Nicanor Zabaleta beka
Izaskun Etxebeste gaztea izan da aurtengo Nicanor Zabaleta bekaren irabazlea. Soka instrumentuak jotzen dituzten musikariei zuzendutako egitasmoak 12.000 euroko laguntza emango dio goi mailako ikasketak egin ahal izateko. Etxebeste Utrecht-etik itzuli berria bada ere, uda igaro ostean Amsterdamera joango da biolin ikasketetako bigarren zikloa egitera. Keiko Wataya musikaria izango du irakasle, orain arte bezala. Gogotsu agertu zen Koldo Mitxelenan egindako agerraldian.

DONOSTIA

Biolin bakarra izatearekin nahikoa duela adierazi du Izaskun Etxebeste Nicanor Zabaleta bekaren irabazleak.

22 urteko gazte irundarra izan da Nicanor Zabaleta harpa jotzaile donostiarraren omenez sortutako bekaren 14. irabazlea.

12.000 euroko laguntza jasoko du, eta Amsterdamera joango da biolin ikasketetako bigarren zikloa egitera. Orain arte bezala, Keiko Wataya izango du irakasle. Wataya Bilbon izan da egun hauetan EHUk antolatutako Kultura eta Arte Topaketetan parte hartzeko.

Irabazleak oso begi onez ikusten du Keiko Wataya: «Azken hiru urteetan berekin egon naiz Utrecht-en. Izugarri ikasi dut, eta nire helburua bigarren zikloko ikasketetan ere harekin egotea da. Oso eskola oneko irakaslea da, eta asko daukat oraindik ikasteko».

Alberto Martinez Aramberri Kutxako Kultura eta Berrikuntza buruaren arabera, zortzi musikari izan dira beka lortzeko hautagaiak; bost emakume eta hiru gizonezko. Biolontxelo eta biolin jotzaileak zirela esan du, eta biola eta harpa jotzaile gutxi aurkezten direla nabarmendu du. Hautagaietatik lauk soilik izan zuten beren jakinduria epaimahaiaren aurrean erakusteko aukera. Lau horien artetik izan da aukeratua irabazlea.

Ate berriak zabaltzen

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxak emandako beka eskuratzeko ezinbestekoa da Euskal Autonomi Erkidegoan edo Nafarroan bizitzea. Horrez gain, 26 urte baino gutxiagoko gazteei zuzendutako egitasmoa da. Hautagai izateko ezinbestekotzat jotzen da goi mailako musika ikasketetako tituluduna izatea eta ikasketa proiektu espezializatu bat aurkeztea.

Izaskun Etxebeste lau urterekin hasi zen biolineko sokak astintzen. Donostiako kontserbatorioan hasi zituen lehen zikloko ikasketak. 2002. urtera arte han egon zen, eta hurrengo urtean Utrecht-era joan zen lehenengo zikloa amaitzera. Orain Amsterdamera joango da biolineko goi mailako ikasketetako bigarren zikloa egitera.

Irundarrak adierazi duenez, tesi bat egin beharko du bi ikasturteak amaitzen dituenean, eta dagoeneko hasi da lanak aurreratzen: «Bigarren fasea bi ikasturtetan egiten da. Master baten antzekoa dela esan daiteke. Bi urte horien amaieran tesi bat aurkeztu behar dut, eta lanean hasia naiz dagoeneko. Bi urte oso azkar pasatzen dira. Tesia elementu posturalei buruzkoa izango da».

Izaskunek nabarmendu duenez, biolin jotzaileek arazo fisiko ugari izaten dituzte. Mugimendu berbera mila aldiz errepikatzen dute instrumentua jotzen ari direnean. Oinazeak besoetan eta lepoan handiak izaten direla nabarmendu du. Ikasketak amaitutakoan ez daki zer egingo duen: «Oraingoz ikasketak amaitzea da nire helburua. Gero gerokoak».

Kanpoan ikasteagatik hemen ezer galdu ez duela esanez erantzun die kazetarien galderei. Amsterdam ez du urruneko herrialde bezala ikusten, eta bere maila gorenari eutsi nahian ekingo dio ikasturteari uda igaro ostean. Musikari sena indartzera joango da. Etxean duen XIX. mendeko biolina notarik gabe utzi beharko du musikari irundarrak, gaur lortutako bekari zukua ateratzeko.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Compromiso con nuestros lectores y con Euskal Herria
Jendartea
Cebada Gagoek ez dute aurrez ikusitakoa bete
Kirolak
«Lo importante no es mi puesto final en París, sino que gane un T-Mobile»
Kirolak
El nuevo proyecto comienza a trabajar
Ekonomia
Langile bat hil da Elorrion igogailuko zulotik erorita
Euskal Herria
Reacciones dispares en el Gobierno español en torno al acuerdo con ETA
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss