GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-07-11
- Pilota
Del Reyk eta Laskurainek osatutakoa, bikote indartsua Martinez de Irujorentzat
·Iberoko aurrelariak hamar tanto baino ez zituen egin Aspeko partida berezian

MARTINEZ DE IRUJO 10
DEL REY-LASCURAIN 22

Pilotakadak: 225. Partidaren iraupena: 40. Jokoaren iraupena: 12. Markagailua: 4-0, 4-4, 5-5, 6-5, 6-6, 6-12, 10-12, 10-22. Sakez: 1 Martinez de Irujok eta 2 Del Reyk. Faltak sakez: 1 Martinez de Irujok. Egindakoak: 4 Martinez de Irujok, 5 Del Reyk eta 6 Laskurainek. Galdutakoak: 10 Martinez de Irujok, 4 Del Reyk eta 2 Laskurainek. Gorabeherak: Sarrera erdia baino zerbait gehiago Iruñeko Labriten. Harmailak bete egin ziren; eserlekuetan, ostera, jende gutxi. Sarrerak 70 euroan zeuden.

Unai ARTETXE
DONOSTIA

Erronka zaila jarri zion Aspek igande gauean Juan Martinez de Irujo Buruz Buruko txapeldunari, eta Iberokoak ezin izan zuen aurrera atera. Alberto del Reyk eta Aritz Laskurainek osatutakoak bikote indartsua zirudien, eta hala izan zen. Errioxako aurrelari txikiak ez zuen bere egunik onena izan, eta eskerrak Irujorentzat, baina Soraluzeko atzelaria bikain aritu zen, pilotakada latzak emanez eta pilota ondo gurutzatuz, eta berak hautsi zuen partida.

Bera bakarrik bikote baten aurka aritu gabekoa zen Irujo, eta estreinako aldia izateko hain gaizki ere ez zuen egin, baina hori bai, majo sufritzea tokatu zitzaion. Izan ere, ez da erraza izaten oso tarte txikian atzeko koadroetatik aurrekoetara joatea, edo alderantziz, frontisetik errebote aldera. Igandean dezentetan egin behar izan zuen hori pilotari iberoarrak, eta mingaina kanpoan eman zuen ia partida guztia.

Bikote baten aurka aritzeak lan asko egitea eskatzen du. Irujo gogotsu kantxaratu zen, lan egiteko prest, baina berehala ikusi zuen bikote bati nagusitzeko ehuneko ehuna emateak ez duela balio, oraindik gehiago eman beharra dagoela. Horrelako neurketak jokatu dituztenek, Ladis Galartzak, adibidez, hogeita bira iristeko bikotea osatzen duen pilotarietako bat «apurtu» beharra dagoela diote, baina atzo hori egiteko aukerarik ere ez zuen izan Aspeko izarrak.

Zailtasunak zailtasun, pilotazaleek Irujorenganako konfiantza zutela erakutsi zuten neurketa hasi aurretik, baita hasierako lau tantoetan ere, guztiak Iberokoak eginak, dirua parean irten baitzen.

Lau eta hutsekoaren ostean, aldiz, egoera erabat aldatu zen, eta apusturik apenas ez zen egin. Izan ere, bikotea gehiago zela ikusi zuten Labritera hurbildutakoek. Neurketa launa, bosna, eta seina berdindurik izan zen, baina ondoren Del Reyk eta Laskurainek sei tanto egin zituzten segidan.

Najerako aurrelariaren hutsek neurketan sartu zuten berriz Irujo. Bi tantora ere gerturatu zen (10-12), baina hurrengo hamarrak urdinek egin zituzten.

Esperimentua, beraz, ez zen nahi bezain ondo atera.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Compromiso con nuestros lectores y con Euskal Herria
Jendartea
Cebada Gagoek ez dute aurrez ikusitakoa bete
Kirolak
«Lo importante no es mi puesto final en París, sino que gane un T-Mobile»
Kirolak
El nuevo proyecto comienza a trabajar
Ekonomia
Langile bat hil da Elorrion igogailuko zulotik erorita
Euskal Herria
Reacciones dispares en el Gobierno español en torno al acuerdo con ETA
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss