PSEren eta Batasunaren aurka salaketa jarri du PPk iragan asteko bilkuragatik
Oraingoan PSEren eta Batasunaren arteko batzarra hartu du oinarri PPk auzitegira jotzeko. Aurreko astean Donostian egindako hitzorduan parte hartu zutenen aurkako salaketa jarri berri du EAEko Auzitegi Nagusian, �desobedientzia� deliturik egin ote zuten azter dezatela eskatzeko, alderdi abertzalearen ilegalizazioa eta haren jardunbideen etenaldia gogorarazita. Patxi Lopez, baina, lasai dago, eta Batasunari Alderdien Legeari eutsiko diola helarazi dio gainera.
BILBO
PPk EAEko Auzitegi Nagusira jo du PSEko Patxi Lopez eta Rodolfo Ares zein Batasuneko Arnaldo Otegi, Rufi Etxeberria eta Olatz Da�obeitiaren aurkako salaketa jartzera. Guztiaren oinarrian dago aurreko ostegunean bostek Donostian egin zuten bilkura, PPren ustez, bertan �desobedientzia delitua� egin ahal izan zutelakoan.Antzeko beste batzarren aurrean egin ez duen bezala, PPko EAEko idazkari nagusi Carmelo Barrioren sinadura dara- man salaketan aipatzen da Lopezek eta Aresek �desobedientzia� egin ahal izan zutela Batasunaren ilegalizazioari dagoki- on Auzitegi Goreneko ebazpenaren aurrean; baita alderdi abertzalearen ekinbideen etenaldiari dagokion Auzitegi Nazionaleko erabakiarenean ere. Arestian aipatu hiru mahaikideen aurka ere hori bera dio. 21 orrialdeko idatziak, gainera, ilegalizazioaren eta etenaldiaren gaineko ebazpenak gogoraraztearekin batera, Batasuna Europar Batasuneko �erakunde terroristen� zerrendan sartuta dagoela ere aipatzen du. PPren ustez, batzarrean parte hartu zutenek hori guztia �modu berezi eta kualifikatuan� zekiten. Hori hala, hauxe nabarmentzen du salaketan: �Ezin da geldirik eta ezer esan gabe geratu Zuzenbidezko Estatuarekiko aurrez aurreko erasoa izan daitekeenaren aurrean; Auzitegi Gorenak eta Auzitegi Nazionalak ETAren beso politikoa izateagatik erakunde ilegal baten disoluzioaren eta jardunbideen etenaren gaineko erabakiak estelirizatzen dituen erasoen aurrean�.
Politikoki eta moralki gaitzetsi Horregatik, beraz, EAEko Auzitegi Nagusian PPk argudiatu duena da ostegunean egindakoa �politikoki, moralki eta judizialki� gaitzetsi beharrekoa dela. Jazotakoa ikertu eta egon litezkeen �erantzukizun penalen� inguruan neurriak har daitezela eskatu du hala.
Baltasar Garzon epaileak batzarra legezkoa zela esateko egin zuen �interpretazioak� ere, PPren aburuz, �ez du eraginik� Gorenak emandako ilegalizazio ebazpenarekiko ustezko �desobedientzia delituan�. Izan ere, delitu hori epaile baten irizpideen araberakoa ez dela azaltzen baitu alderdiak, �kautelazko neurri bat urratu baita funtsean�.Salaketan, diligentziak ireki eta salatutako bost lagunak inputatu gisa dei ditzatela eskatu du PPk. Batzar horren inguruan, egin aurretik zein ostean, PSOEko zein ezker abertzaleko kideek egin adierazpen sorta ederra ere txertatu du. Auzitegiaren kanpoan, Carmelo Barriok zera esan zuen: �Nahiago izango genukeen hau egin behar ez izana; baina Batasuna erakunde terrorista bat da, eta eginbehar demokratiko, politiko eta juridiko gogor hau gure gain hartzen dugu�. Leopoldo Barreda alboan zuela, ez zuen baztertu Batasunak beste zenbait alderdirekin izan bilkurak ere salatzea, EArena kasu. Bien bitartean, Patxi Lopezek laster argitu zuen haren alderdia Batasunarekin �Justiziaren bermearekin� bildu zela, eta, beraz, horri dagokionean �oso lasai� agertu zen, epaile batek [Garzonek] baimendu zuelako hitzordua; eta, �zorionez�, PP ez delako herri honetan Justizia eramaten duena. Ostantzean, PSEko buruak gogorarazi zuenez, �Zuzenbidezko Estatua ez dago ez su-etenean, ezta enkantean ere�. Eta ezker abertzaleari ohartarazi zion haiek direla �printzipio demokratikoak beren gain hartu eta indar legal bat izateko ibilbidea� egin behar dutenak. �Batasunak egin behar ditu legalizaziorako beharrezko urratsak. Ez dago tarteko punturik, oso argi utzi dugu demokrazia ez dela aldatuko�, berretsi zuen. Gaineratu zuenez, Alderdien Legea ez da baztertuko.
El PNV seguir� reuni�ndose con Batasuna �por responsabilidad pol�tica y moral�
BILBO El presidente del EBB, Josu Jon Imaz, afirm�, en entrevista a Radio Euskadi, que el PNV lleva reuni�ndose con Batasuna �desde hace mucho tiempo� y precis� que �l mismo ha participado aproximadamente en 13 citas en el �ltimo a�o y medio, algo que cree �absolutamente necesario�. Y es que, a su juicio, es su �responsabilidad pol�tica y moral� para que entre todos se pueda avanzar en el camino de la resoluci�n del conflicto. �Desde luego, lo voy a seguir haciendo, en cualquier circunstancia, porque es un derecho b�si- co que me asiste como ciudadano y como presidente de un partido pol�tico, y lo voy a seguir haciendo en un futuro�, apostill�. Se�al� que lo que �nunca me ha importado tanto� son las visualizaciones o no de las reuniones. Precis�, eso s�, que le parece que es �bueno� que se visualicen y, por tanto, ve �positivo� que PSE-Batasuna celebraran el encuentro p�blico del jueves en Donostia. El l�der jeltzale indic� que es necesario pasar de los contactos bilaterales entre partidos a una reuni�n entre el conjunto de formaciones pol�ticas para avanzar en la conformaci�n de la mesa de partidos. EA: �Interlocutores� Por su parte, el secretario general de EA, Unai Ziarreta, confi� en que la reuni�n que mantuvo su partido con Batasuna el viernes no tendr� �demasiadas consecuencias�, ya que su parti- do se re�ne �abiertamente� tanto con el partido independentista como con el resto de formaciones pol�ticas que considera �interlocutores v�lidos�. En entrevista a Radio Popular, reiter� su oposici�n a �la judicializaci�n de la pol�tica o la politizaci�n de la Justicia�. Tras explicar que siguen trabajando en la conformaci�n de la mesa de partidos, consider� que �se van dando� pasos de cara a su constituci�n, si bien lament� que �no con la velocidad que quisi�ramos�.
El PSOE pide a EEUU el mismo apoyo que dio al proceso irland�s
La delegaci�n del PSOEque ha viajado a EEUU ha pedido al Gobierno de este pa�s �la misma comprensi�n y apoyo que tuvo, salvando las distancias, el proceso de paz en Irlanda del Norte�. As� lo anunci� Jos� Blanco, quien explic� que se reunir�n con representantes del Departamento de Estado, del Partido Dem�crata y con altos cargos de la ONU. -
|