GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-07-13
Jende uholdeak Zurriola ito zuen
Bosgarren aldiz gurean, dylanen "the never ending tour", Mikel Laboa urduriak lagundua. bakearen aldeko kontzertua omen zen Zurriolakoa, aldarrikapen gutxirekin eta kotxe zein garagardo ofizial askorekin. Kuriosoz josia eta ekitaldi sozial bihurtua, doako 600 mila euro xahutu ditu musikari sordina jarri dion kontzertuak.

Euriaren arriskua “Aizean Dabila”, bere ohiko kolore grisez jantzi zuen zeruak Donostia, kontzertu erraldoiari harrera eman asmoz. Laboaren eskaintza labur, hunkigarri eta artegaren ondoren Robert Zimmermanen esperoan ginen ordurako hondartza anabasa bihurtua genuen hainbat jatorri, hizkuntza, zaletasun eta adineko ikus-entzuleok.

Bederatziak pasatxo zirela autobustzar beltz bi astiro-astiro agertokiaren atzealdera hurbiltzen ikusi, eta laster oholtza gainean genuen Bob zaharra, goitik behera beltzez, bere kapela ezagun eta guzti; zeruaren kolorez jantzitako musikari dotore bezain trebeak lagun zituela. Gitarran, Stuart Kimball eta Dennis Freeman, Donnie Herron Steel gitarran, 89tik laguntzaile duen Tony Garnier baxuan eta George Gabriel Recile baterian.

Bederatziak eta laurden jotzear zirela, bere lehenengo bisitan -89ko ekainaren 17an, belodromoan- kontzertua ixteko erabili zuen berarekin ireki zuen atzokoa, “Maggie’s Farm” indartsuarekin. Gero, “The Times They Are A’changin´” ezaguna, eta “Down Along The Cove”. Kontzertua aurrera zihoan arren, lehen lerroetan izan ezik ez zen giroan zirrara berezirik sumatzen. Taldekideek babestua, “Mr. Keyboard Man” agertokiaren eskuinaldean genuen, teklatu atzean iltzatua. Bizkarreko arazoak direla-eta, gitarra jotzeari utzi omen dio Duluthekoak eta harmonika jotzeko baino ez zen zutitu aulkitik atzoko emanaldian. Tresna hori erabiltzerakoan lortu zuen agian jendearen artean erantzun beroena. Ordurako, jende uholdeak Zurriola osoa hartua zuen ia, eta aurrealdean ­txiki bi oholtza alboetan eta handi bat erdian, agertokia tapatzen!­ jarritako pantailetan baino ez zen kontzertua jarraitzerik. Horietan, baina, ez zen gatzik gabeko irudirik baino ageri, plano orokorrak nagusi. Zabaldua zen ordurako artistak imajinak ateratzeari jarritako debekuaren berri. «Dylan ote da benetan?» zioen gure aldamenean zenak.

Bera da bai, ez da besterik bere kanta propioak horrenbeste eraldatzeko gai denik, “Mr. Tambourine Man” kasu. Ezaguna da amerikarrak errepertorioa aldatzeko duen ohitura, sortutako kanta sorta ugariari esker. Atzokoan, ordea, Europako biran orain arte emandako kontzertua errepikatu zuen, beti bezain urri eta zuhur. Haizeak kulunkatutako soinu eskasez, ­hondartza ez da horretarako tokirik aproposena­ amaierara hurbildu gintuzten “Ez pentsatu bi aldiz, ondo dago eta” eta “Udako egunak” kantek. Bisetan “Like A Rolling Stone” erakargarria, nire ustez, gaueko unerik ederrena, eta agur esateko, taldea aurkeztu ostean, ezagutzen gaitza zen “All Along The Watchtower”. Kanta klasiko eta aspaldikoak nagusi, beraz. Argitaratzear dagoen “Moderm Times” lanaren arrastorik ez. Eta sentsazio gazi-gozoa inguruan: eskainitako musika bikainaz gozatzeko egoera egokirik ez izatearena.

Sekulako txalo sortari erantzunez taldea batu eta Dylanek agur esan zigun. Gero, Haendelen “Erret su artifizialetarako musika” airean zen bitartean Astondoak prestatutako su zuri urri batzuk izan genituen, Jabi P3z donostiar DJ interesgarriak eta Almar VJak prestatutako “Hitzik Gabe” ikuskizunaren aurretik. Gaua agurtzeko Macaco talde mestizoaren doinu latino eta beroak. Ordurako euritan ziren berriro hondarretan jarraitzen zuten gazte apurrak. Antolatzaileek 83.550 ikusle izan zirela esan dute. Gehiegitxo, agian. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kirolak
Mayo sufre un calvario camino de Pau
Euskal Herria
Garzón deja en libertad a Iruretagoiena, al que mantiene imputado por «colaboración»
Mundua
Indiako etnien arteko tirabirak sor daitezkeen beldur da lehen ministroa
Jendartea
Carrera fluida y sin sobresaltos de los «alcurrucén»
Jendartea
Consenso entre las instituciones para que el TAV entre en Donostia
Mundua
El Ejército de Israel ataca Líbano tras el secuestro de dos soldados
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss