GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-07-13
Leherketak Bombayko trenetan
Indiako etnien arteko tirabirak sor daitezkeen beldur da lehen ministroa
Manmohan Singh Indiako lehen ministroak estatuaren batasunari eusteko deia egin zuen atzo. Indiako estatuak kontrolatzen duen lurraldean etnia eta erlijio ugariko jendea dago, eta haien arteko tirabirak sortuko diren beldur agertu zen. Poliziak erasogileei buruzko argibide gutxi eman ditu. Erasoak prestatzeko antzekotasuna zela-eta, gerrila kaxmirraren hipotesia aipatu du. Horrekin lotuta, zenbait manifestazio egin zituzten pakistandarren kontrako mendeku eske. New Delhik Islamabadi egotzi izan dio Kaxmirren independentziaren alde borrokatzen duten talde islamistak lagundu izana.

DONOSTIA

Bombayko zazpi trenetan izandako leherketek eragindako hildakoen kopurua etengabe areagotzen aritu da. Indiako iturri ofizialek emandako azken datuen arabera, 200dik gora pertsona hil eta 700 inguru zauritu ziren astearteko atentatuetan.

Erasoen egileei buruz, bestalde, argibide gutxi eman zuen Indiako Gobernuak. Aztarnak bazeuzkala esan zuen, Kaxmirko talde armatu independentisten hipotesia baztertzerik ez dagoela gaineratu zuen, baina ez zuten inor atxilotu.

Lashkar-e-Toiba (LeT) Kaxmirko independentziaren alde borrokatzen duen talde armatu islamista dago Indiako Poliziaren eta inteligentzia zerbitzuen jomugan. Indiaren kontrolpean dagoen Kaxmirren zatian atentatu ugari egin izan ditu LeTk, eta astearteko erasoen prestakuntza talde horrenaren antzekoa dela uste dute Indiako Segurtasun Indarrek.

Borrokalarien izena «zikindu»

Hala ere, LeTk zein Hezb-ul-Mujahedeen taldeak ­kaxmir eta islamista hori ere­ ukatu zuten Bombayko erasoekin zerikusirik dutenik. Are gehiago, hondamendia deitoratu zuten eta New Delhiri leporatu zioten «Kaxmirren aldeko borrokalarien izena zikindu nahi izatea». Srinagarren (Kaxmir) asteartean interes turistikoen kontra izandako erasoen ardura ere ukatu zuten bi taldeek.

Kaxmirren ez ezik, estatuko beste eskualde batzuetan ere baditu gatazkaguneak Indiako Gobernuak. Indiako Ikasleen Mugimendu Islamikoa (SIMI) ere Poliziaren susmagarrien artean dago. Bestalde, Paskistango prestigio handiko analista batek, Talat Masoudek, gogorarazi zuen Bombayn mafiek duten botere itzela. 1993an hiri horretan izandako atentaturik odoltsuenak ­250etik gora hildako eragin zituen­ talde horiei egotzi zien orduko Gobernuak.

Hipotesiak hipotesi, Bombayko biztanleak ohiko bizimodura itzultzen saiatu ziren. Leherketek trenbideetan utzitako burdina nahaspila gau osoan garbitzen eman ostean, erasotako tren zerbitzua berriro martxan jarri zuten. Normalean dagoen giroarekin aldea bazegoen, ordea. Geltokien barruan poliziak han-hemenka zebiltzan miaketak egiten eta bidaiari gutxiago zegoen. Batzuek, beldurtuta, autobusa hartu zuten. Ospitaleak, ordea, ohi baino lanpetuago zeuden ehunka zaurituak zaintzen. Ikastetxeak, bulegoak eta lantegiak zabalik zeuden.

Manmohan Singh lehen ministroa telebistaz mintzatu zitzaien atzo indiarrei. Normaltasunera horren arin itzuli direlako zoriondu zituen eta herrialdeko batasunari eusteko deia egin zuen. «Etsaiak askotan saiatu dira gure nazioaren bakea eta joritasuna zapuzten... Horiek ez dute oraindik ulertu indiarrok batuta jarraituko dugula», adierazi zuen. «Inork ez du India belauniko jarriko», «terrorismoaren gerra irabaziko dugu», gaineratu zuen.

Aberastasunaren banaketa

Modu berean, zurrumurruei jaramonik ez egiteko gomendatu zuen. Hartara, Indiako zenbait eskualdetan pakistandarren kontrako mendeku deiak zabaldu dira. Beste atentatu batzuetan, talde islamistak erantzule izan zitezkeelakoan, indiar musulmanen kontrako mendekuak egon izan dira. Indiako etnia ugariren arteko ohiko tentsioari aberastasunaren banaketa desorekatua gaineratu behar zaio. Bombay, gainera, azken boladan India izaten ari den hazkunde ekonomiko ikusgarriaren eredua da. Garapen horrek sortzen duen aberastasuna, baina, pribilegiatu gutxi batzuen esku dago. Faktore horiek biak barruko gatazken pizgarri izan daitezke.



Solución en Cachemira para acabar con el «extremismo»

ISLAMABAD

Los gobiernos indio y paquistaní se enfrascaron ayer en una peligrosa batalla dialéctica que podría enconar la tensión entre ambas potencias nucleares.

La raíz de la polémica fueron unas declaraciones del ministro paquistaní de Exteriores, Kurshid Kasuri, quien desde EEUU, donde está de visita oficial, dijo que solucionar el problema de Cachemira es «la mejor» vía para acabar con el «terrorismo» en el sur de Asia. «Tenemos que dar pasos para desalentar el extremismo, tanto el hindú como el musulmán, porque uno alimenta al otro», señaló Kasuri.

El portavoz de Asuntos Exteriores indio, Navtej Sarna, respondió pidiendo a Islamabad que acabe con la infraestructura «terrorista» que, según India, tiene establecida en su territorio. «Estamos horrorizados de que el ministro Kasuri trate de encontrar un nexo entre el flagrante e inhumano acto de terrorismo contra hombres, mujeres y niños inocentes y la llamada ‘falta de resolución’ de las disputas entre India y Pakistán», dijo Sarna.

Horas después, la portavoz paquistaní de Exteriores, Tasneem Aslam, describió como «injusto y provocador» el nuevo llamamiento indio, a la vez que aseguró que Pakistán no acoge campos «terroristas» en su suelo.

Por otra parte, desde la oposición india, el partido derechista BJP aprovechó la coyuntura para insistir en que los atentados de Bombay evidencian la necesidad de una “Ley Antiterrorista”. Además, llamó a «investigar» y «eliminar» a todos los «elementos antinacionales».

Otros seis muertos en Cachemira

La violencia en Cachemira no cesó. Al menos seis personas murieron, entre ellas dos milicianos de Laskhar-e-Toiba y un soldado indio, y otras quince resultaron heridas en dos ataques con granadas en la Cachemira controlada por India. Un ataque fue contra turistas y el otro contra el Ejército indio. En otros dos enfrentamientos, las Fuerzas de Seguridad indias abatieron a dos milicianos. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kirolak
Mayo sufre un calvario camino de Pau
Euskal Herria
Garzón deja en libertad a Iruretagoiena, al que mantiene imputado por «colaboración»
Mundua
Indiako etnien arteko tirabirak sor daitezkeen beldur da lehen ministroa
Jendartea
Carrera fluida y sin sobresaltos de los «alcurrucén»
Jendartea
Consenso entre las instituciones para que el TAV entre en Donostia
Mundua
El Ejército de Israel ataca Líbano tras el secuestro de dos soldados
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss