Danbaka, Debagoieneko musika lehiaketa, abian
ELGETA
Martxan da Danbaka musika lehiaketaren bigarren edizioa. Debagoieneko taldeek eta bakarlariek parte hartu ahal izango dute eta helburuak ibarreko musika taldeak sustatzea eta gazteei alternatiba eskaintzea da. Berrikuntzarekin dator gainera, aurten, sari nagusiaren bidez, diskoaren grabazioaz gain lana kaleratzeko aukera ere eskaintzen baitu Goiena Komunikazio Zerbitzuak Kooperatibak.Interesatuek irailaren 19a arurtetik aurkeztuko beharko dituzte hiru abestiz osatutako cdak eta taldearen gaineko informazioa. Lehiaketaren oinarriak eta xehetasunak danbaka.com webgunean ikus daitezke. Orria oraintsu sortu berria da, bailaran dagoen musika talde kopuru handia ikusita, horiek eragiten dituzten ekimenen berri emateko asmoz. Taldeei euren bloga izateko aukera ere eskaintzen die web orriak.
|