DONOSTIA
Antzuolako jaiak hasi dira jada eta bertan, urtero bezala, Mairuaren alardea egingo dute datorren larunbatean, hilaren 15ean. Euskal Herrian oinarri historiko sendoak dituzten alarde ugari izaten dira, hala nola, Tolosan, Irunen, Elorrion... Alardeak Euskal Herriko antolamendu militarrarekin daude lotuta, eta horren atzean foruak zeuden. Euskaldunek urtero alardea egiten zuten herri ezberdinetan eta bertan adin militarrean (18-60) zeuden gizonezkoak biltzen ziren. Taktika militarrak ikasten zituzten, eskopeten erabilera... Urtero egun jakin bat hartzen zuten horretarako, eta hor bukatzen zen nolabaiteko instrukzio militarra. Horregatik, konpainiak herriko jendeak osatzen zituen.
1876an Euskal Herriak foruak galtzearekin batera, herritarrak Espainiako ordenamendu militarrean sartu ziren eta beste toki batean soldaduska egitera behartzen zituzten 18 urte betetzen zituzten gazteak.
Alardeen berezitasuna guda ezberdinak gogoratzeko ohitura da. Antzuolan Valdejunquerako garaipena ospatzen dute urtero. 920. urteko gertaera historiko bati egiten dio erreferentzia: Antzuolako herritarrek osatutako konpainia batek Abd al-Rahman III.aren aurkako bataila irabazi zutenekoa, hain zuzen.
Larunbat honetan, beraz, beste behin ere, herriko jendeak osatutako konpainia bat abiatuko da Antzuolako kaleetan barrena. Hogeita hamabi soldaduk osatuko dute aurten alardea. Horiei laguntzen, hainbat danbor-jotzailek eta txistularik girotuko dituzte kaleak XVIII. mendeko doinuak joaz. Alardearen erdialdean etsaia irudikatzen duen mairua egon ohi da asto baten gainean, eta hura lau soldaduk eskoltatzen dute. Aurten, gainera, berritasun moduan, artisau-eskopeta balagabe berriak estreinatuko dituzte parte-hartzaileek.
Iñigo Ramirezek, Antzuolako alardeko kideak, «herritarrak ospakizunean parte hartzera animatzen» ditu eta aurrera begira «lan egiten jarraitzeko asmoak» ere azaldu ditu.
Egitaraua
Osteguna 13
09.30: Haur jolasak plazan play back jaia
13.30: Umeen herri-bazkaria plazan
18.00: Txosnak irekiko dituzte
18.30: Kalejira, herriko txistulari, tri- kitilari gazte eta buruhandi-e kin
19.30: Salbea. Antzuolako abesbatzak Alfonso Ugarteren
Salbea abestuko du
20.15: Oinarineko umeekin ikurrin dantza
20.30: Txupinazoa
22.00: Umeentzako erromeria-dan- tzaldia Irrintzi taldearekin
00.00: Hontzaren jaitsiera elizako
> kanpandorretik behera
00.15: Zezensuzkoa herriko plazatik
00.30: Herriko bi musika talderen emanaldia Zurrategi plazan
Ostirala 14
11.00: Haurrentzako jolas-parkea: Quads pista, ludoteka, puz- garriak...
12.30: Bertso saioa Zurrategi plazan Joxe Agirre eta
Amets Arzallusekin.
18.00: Pilota partidak Muruamendiaraz-Zezeaga/
Berraondo-Sukia
20.00: Zezentxoak eta poniak
23.00: Txosnetan kontzertua: DJ Bull, Descontrol