Frankismoaren aurkako borrokalariak omenduko dituzte Gasteizen
·Ekitaldira deitu du ezker abertzaleak asteartean, uztailaren 18ko altxatze frankistak 70 urte beteko dituen egunean
GASTEIZ
�Atzo eta gaurko frankisten gainetik, Euskal Herria aurrera� leloa aukeratu du Gasteizko ezker abertzaleak, datorren asteartean, uztailak 18, frankismoaren aurka aritutakoak eta egungo borrokalariak omentzearren antolatu duen ekitaldiarentzat. Asteartean izango da, 20.00etan, Arka enparantzan, altxatze frankistaren 70. urteurrenean, hain zuzen ere. Amparo Lasheras eta I�aki Olalde aritu ziren Gasteizko ezker abertzaleak deitu duen ekitaldia aurkezten. Unai Romano errepresaliatu politikoa, EAE-ANVko kide Imanol Agirre eta 36ko gerran frankismoaren errepresioa jasandako hainbat lagunen ondorengoak ere han izan ziren. Ekitaldiaren nondik norakoak azaldu zituzten Gasteizen egindako agerraldian, eta hiru helbururi begira antolatua dagoela adierazi zuten.
Prozesu politikoaren defentsan Lehenik eta behin, errekonozimendu �umil eta sentitua� egin nahi die ezker abertzaleak frankismoaren aurka borrokan eroritakoei, eta, era berean, �egun ere injustizien aurrean altxatu eta askatasunaren alde borrokan dabiltzan guztiei�. �Historiak errepresaliatu frankistak zor zaien lekuan utzi behar ditu, eta oroimen kolektibotik desagertzea ezin daiteke onartu. Are gutxiago historia faxistek idaztea�, nabarmendu zuten. Bigarren helburu gisa, gaur egun Gasteiz gidatzen duten politikarien artean asko �ageriko buruzagi frankistak izandakoen ondokoak� direla adierazi zuten; besteren artean, Gasteizko alkate Alfonso Alonso eta Arabako ahaldun nagusi Ramon Rabaneraren izenak aipatu zituzten. Baita �politikatik desagertu� behar direla esan ere. Ekimena bera ere Euskal Herrian bizi diren garai politiko berriei zuzenki lotua dagoela adierazi zuten. Hain zuzen ere, �etengabean prozesu politikoaren aurka dauden agintari horien desagertzea� aldarrikatzea izango da hirugarren arrazoia. �Ezker abertzaleak frankis- moaren aurka borrokatu zuen bezala, egungo frankista ho-riengainetik direnak eta ez direnak emango ditugu bakea ekartzea nahi dugun prozesua defendatu eta muturreraino eramateko�, gaineratu zuten.
|