GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-07-13
Independentziaren aldeko oihua Iruñeko kaleetan
«Harresiak bota ta independentzia irabazi» leloak argi azaltzen du Segik atzoko manifestazioarekin azaldu nahi zuena. Kasu honetan, lurraldetasuna hizpide, Euskal Herri osoa kontuan hartu behar duen prozesu politikoa aldarrikatu zuen gazte erakundeak, «lurralde zatiketaren harresiak botata».

IRUÑEA

Zortziehun pertsonak baino gehiagok hartu zuten parte atzo arratsaldean, Iruñean, Segi gazte erakundeak San Fermin jaien eta udako kanpainaren barruan antolatu zuen manifestazioan. Aurreikusita bezala, 20.00ak pasatxo zirela abiatu zen Baratxuri enparantzatik «Harresiak bota ta independentzia irabazi» lelodun pankartak irekitzen zuen mobilizazioa, ikurrinez lepo eta, batik bat, Segiren aldeko lemak oihukatuz.

Ohikoak diren polizia oldarraldirik ez zen izan atzo; aldiz, San Fermin jaietara bertaratutako atzerritar ugari aritu ziren argazkiak ateratzen eta irudiak hartzen. Iruñeko kaleak jai giroan jendez beterik egon arren, Alde Zaharreko kale nagusitik igaro ziren ehunka gazteak independentziaren aldeko etengabeko oihuekin, baita «Segi borrokan, Segi antolakuntzan» edota «euskal gazteria aurrera» gisako oihuekin ere.

Gazte erakundeak nabarmendu bezala, esangura berezia zuen mobilizazioa Nafarroan, Iruñean, egiteak. Izan ere, Segiren esanetan, gatazka konpontzeko prozesu politikoak Euskal Herri osoko, «zazpi herrialdeetako euskal herritarren hitza eta erabakia errespetatzetik igaro behar baitu nahitaez».

«PNV espainol, UPN faxista»

«Lurralde zatiketaren, estatu errepresioaren, inposaketaren eta euskal herritarren eskubideen urratzeen harresiak bota behar baitira, eta, horrela, independentziari ateak irekitzen jarraitu», agertu zuen.

Segiren aldekooihuak etenik gabekoak izan ziren ibilbide guztian. Manifestazioa kale nagusitik igaro eta Iruñeko udaletxearen aurretik pasa ostean, EAJren egoitzaren inguruan «PNV espainol» gisako leloak oihukatu zituzten gazteek; ostera, UPNren egoitzatik gertu igaro zirenean, «UPN faxista» oihua nagusitu zen.

San Frantzisko plazan eman zioten amaiera mobilizazioari gazte erakundeko kideek, eta ekitaldi politikoa egin zuten han. Hitzaldian, Euskal Herriarentzako independentzia erdiestekoibilbidean, «antolakuntzaren eta borrokaren bidez» lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi zuen Segik.

PSOE eta UMP alderdiei eta «beren estrategia zapaltzaileei men egiten dieten enparau autonomistei», ohartarazpena zuzendu zien: «Oker dabiltza bake faltsu eta sasi irtenbideetan murgiltzeko asmoak badituzte, aurrean, parez-pare gazteria independentista konprometitua aurkituko baitute».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kirolak
Mayo sufre un calvario camino de Pau
Euskal Herria
Garzón deja en libertad a Iruretagoiena, al que mantiene imputado por «colaboración»
Mundua
Indiako etnien arteko tirabirak sor daitezkeen beldur da lehen ministroa
Jendartea
Carrera fluida y sin sobresaltos de los «alcurrucén»
Jendartea
Consenso entre las instituciones para que el TAV entre en Donostia
Mundua
El Ejército de Israel ataca Líbano tras el secuestro de dos soldados
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss