- EHEren eta hainbat herritarren protesta ekintzak
Animoa eta aldarrikapena errepide bazterretatik
·Euskal Herria eta bere hizkuntza onartzeko eskaria zabaldu dute
KANBO
Tourra Euskal Herrian zen atzo, eta txirrindulariei animoak helarazteaz gain, hainbat herritarrek aldarrikapena eraman zuten errepide bazterretara. Kanbon EHEk elkarretaratzea egin zuen euskararentzat errespetua eskatu eta ofizialtasuna aldarrikatzeko. Izan ere, lasterketa euskararen herrian sartu izanagatik, hizkuntza hori «bigarren mailan» egon zela salatu baitzuen, eta gaineratu: «Tourrak euskaraz egin duela esatea gehiegitxo esatea da». Luhuson, Heletara bidean, 40 bat lagunek lasterketa eten zuten «Askatasuna Euskal Herriarentzat» eta «Euskal Herria onartu eta errespetatu» mezuekin. Ikurrinak ere ez ziren falta.
|