GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-07-13
- Errugbia
Biarritz eta Aviron entrenamenduetara itzuli dira

DONOSTIA

Amaitu dira oporrak, eta Biarritz eta Aviron jadanik hasi dira entrenatzen. Zuri-urdinek astelehenean ekin zioten lanari, eta Biarritzek, berriz, atzo.

Avironek hamaika aurpegi berrirekin ekin zion lanari, eta helburua, berriz, mailari eustea izango da. Zuri-urdinek hirugarren denboraldia dute maila nagusian, eta aurreko bi urteetan pasatako estutasunak ez pasatzea izango da helburua. Apurka-apurka mailari tamaina hartu nahiko diote, eta goranzko bidea ere egin nahiko dute. Top 14az gain, Avironek European Challengen ere hartuko du parte. Hasiera batean hori ez da izango hiriburukoen erronka, eta hasieran, normalean aritzen ez diren jokalariek izango dute aukera. Gero, iaz bezala, finalerdietara heltzen badira, helburuak ere aldatu egingo dira Avironentzat.

Biarrizko jokalariak, berriz, atzo itzuli ziren lan saioetara. Hala ere, denboraldiaren amaieran Frantziako selekzioarekin aritu diren jokalariek oraindik oporretan jarraituko dute. Horrela, Yachvili, Thion, Bidabe, Traille, Harinordoki eta Betsen uztailaren 24an itzuliko dira entrenamenduetara. Gainerakoak atzo agertu ziren Agilerara, baita berriak ere. Hauek dira lehen aldiz elastiko zuri-gorria jantzi duten jokalariak: Dellape, Mussi, Cabannes, Dridi, Hall eta Moese Mol.

Biarritzen aurtengo denboraldiko helburuak berriro ere Liga eta Europako Txapelketa izango dira. Ligan txapeldunak dira, eta Europan bigarren amaitu zuten. Ilusioa aurten biak irabaztea izango litzateke, nahiz eta hori oso zaila den. Gutxienez, bietako bat irabaztea ezinbestekoa dirudi. Aurten, gainera, Agileran iaz baino askoz jende gehiago sartuko da, egin duten tribuna berria abuztuaren erdian estreinatuko baitute Liga hasi baino lehen. Ligako egutegia ez dago oraindik finkatuta, baina noiz jokatuko den erabakita dago. Abuztuaren 18an hasiko dira partidak, eta finala, Parisen izango da, betiko moduan, ekainaren 9an.

Liga Federala

Liga Federaleko Lehen Mailan, multzoen banaketak egin dituzte, eta Nafarroa eta Maule multzo berean arituko dira. Donibane Lohizune, berriz, beste batean izango da. Gutxienez derbi bero bat ikusi ahal izango dute jarraitzaileek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kirolak
Mayo sufre un calvario camino de Pau
Euskal Herria
Garzón deja en libertad a Iruretagoiena, al que mantiene imputado por «colaboración»
Mundua
Indiako etnien arteko tirabirak sor daitezkeen beldur da lehen ministroa
Jendartea
Carrera fluida y sin sobresaltos de los «alcurrucén»
Jendartea
Consenso entre las instituciones para que el TAV entre en Donostia
Mundua
El Ejército de Israel ataca Líbano tras el secuestro de dos soldados
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss