GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-07-13
- Aspeko San fermin Torneoa
Irujok eta Lasak jokatuko dute gaurko finala

IRUJO-LASA III 22
XALA-GOÑI III 12

Iraupena: 55 minutu. Markagailua: 11-0, 11-4, 12-5, 13-6, 14-9, 19-10, 20-10, 21-12 eta 22-12. Sakez: 3 Irujok. Tantoak: 10 Irujok eta 6 Xalak. Hutsak: 4 Irujok, 2 Lasa III.ak, 5 Xalak eta 4 Goñi III.ak. Gertaerak: Asperen San Fermin Torneoko bigarren finalerdia Labriten.

Juan Martinez de Irujok eta Oskar Lasak jokatuko dute gaur gauean Aspek antolatu duen San Fermin Torneoko finala Augusto Ibañez Titin III eta Iñigo Pascual pilotarien aurka. Iberokoak eta etxarriarrak nagusitasun handiz menderatu zituzten Xala eta Fernando Goñi astearteko finalerdian.

Xalak eta Goñi III.ak ez zuten zorte handirik eduki lehen tantoetan. Lekuinekoak txapara bidalitako pare bat pilotak, Zubirikoaren erregulartasun faltak eta Irujoren ohiko erauntsiak markagailuan 11 eta 0ekoa jarri zuten, baita neurketa hasieratik erabat baldintzatu ere.

Buruz Buruko txapelduna izan zen norgehiagokako pilotaririk onena. Bere betiko ildoan, harrapatu zituen pilota denak jokatu zituen aurreko koadroetan eta gehienak ongi amaitu. Guztira hamar tanto egin zituen eta erasoan lau pilota galdu. Zenbaki onak bost egunean hiru partida gogor jokatu behar izan dituen pilotari batentzat.

Beste aldean, bai Xala eta bai Fernando Goñi ere beraien benetako mailatik nahiko urrun ibili ziren. Aurrelariak sei tanto egin zituen bai, baina baita beste bost pilota galdu ere, eta atzelari nafarra lau huts egiten ikustea ez da oso ohikoa.

Arerioak, lasaiago

Titinek eta Pascualek atseden hartzeko askoz denbora gehiago izan dute. Lehen finalerdia aurreko larunbatean jokatu zuten eta, beraz, lau egun izan dituzte atseden hartzeko.

Abartzuzako atzelaria sasoi betean dago, maiatzaren 22az geroztik jokatu dituen hamar neurketatik zortzi irabazi ditu, eta Titin bezalako aurrelari errematatzaile batentzat bikotekide perfektua da.

Hala ere, asko sufritu behar izan zuten Gonzalezek eta Eulatek osatutako bikote deserosoa mendean hartzeko. 9-12kora arte partida oso berdindua izan zen eta Titinek bere joko onena atera ostean bakarrik lortu zuten abantaila nabarmena: 11-17. Azken tantoetan, markagailua asko estutu zuten Gonzalez eta Eulatek, aurretik ere ipini ziren amaiera hurbiltzen ari zenean (19-18), baina azkenean Titin eta Lasa III.a iritsi ziren 22ra.

Asegarceko finala bihar jokatuko dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kirolak
Mayo sufre un calvario camino de Pau
Euskal Herria
Garzón deja en libertad a Iruretagoiena, al que mantiene imputado por «colaboración»
Mundua
Indiako etnien arteko tirabirak sor daitezkeen beldur da lehen ministroa
Jendartea
Carrera fluida y sin sobresaltos de los «alcurrucén»
Jendartea
Consenso entre las instituciones para que el TAV entre en Donostia
Mundua
El Ejército de Israel ataca Líbano tras el secuestro de dos soldados
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss