GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-07-18
Jose Luis PADRON | Poeta eta Oteizaren itzultzailea
«Bere baitan Oteiza batez ere poeta sentitzen zen»

Jose Luis Padronek eskarmentu dezentea du poesia itzultzen, bere eskuetatik pasatakoak baitira Aurtenetxe, Neruda eta beste zenbaiten poemak. Hala ere, Oteiza izan da euskaratzeko izan duen poetarik zailena. Ez da, ordea, batere kexu, nekeak beste plazer eman baitizkio.

­Poesia da beharbada Oteizaren aurpegirik ezezagunena.

Zabalpena ere oso eskasa izan du. Jendearen ustez, Oteiza eskultorea izan da batik bat eta eskulturgintzari utzi zionean ekin zion idazteari. Egia da Oteiza eskultoreak poeta itzali egin zuela, baina bere baitan Oteiza batez ere poeta izan da eta bere eskultura ere hizkuntza poetikoaren emaitza ere badela esango nuke. Eta bere eskulturaren prozesua amaitutzat eman zuelarik, hitzen bidez eman zion jarraipena. Oteizak betidanik idatzi zuen. Une batetik aurrera, Felix Marañak horretara bultzatuta, biltzen eta argitaratzen hasi zen. “Androcato y sigo” 1954an atera zuen ehun bat aleko tiradarekin eta ez zuen uste bezalako harrera edo oihartzunik izan inguruko poeten aldetik. Poeta bakar batek ere ez zion erantzun, egia esateko, eta zapuztu egin zuen horrek.Ondorioz, gehiago ez idaztea erabaki zuen.

­Zer harreman zuen inguruko poetekin?

Oso harreman estua zuen gaztelaniaz idazten zuten poetekin eta bai euskaraz idazten zutenekin ere. Kontuan izan zer harreman estua zuen Aresti, San Martin, Joan Mari Lekuona, Gandiaga eta beste hainbatekin. Eta zeresanik ez Celaya eta Oterorekin. Eta Ameriketan egon zenean, bere hizkuntza poetikoan eragin erabatekoa izan zuen Pablo De Rokharekin eta haren emaztearekin ere harreman beroa izan zuen. Poetaz inguratuta bizitzen ahalegindu zen beti.

­Bere poesia modernoa dela esango al zenuke?

Erabat. Ez dakit gaurkoa den edo ez, baina oso modernoa da. Ezagutzen dudan modernoenetakoa iruditzen zait eta nire lan poetiko xume horretan ere eragin handia izan du Oteizak.

­Zein dira bere gai nagusiak?

Bere gai nagusia barruan duen egonezina da, munduarekin, bizitzarekin, bere buruarekin, herriarekin eta kulturarekin duen konformatu ezina. Beti bide berri baten bila dabilenaren ahotsa da berea. Hori egin zuen eskulturan eta hori egin zuen poesian.

­Asko landua al da bere poesia edo bat-batekoa eta beroa?

Bigarrena dela esango nuke. Eta horretarako hizkuntzaren lege guztiak hausten ditu. Gero, badakigu bat-batekoari orraztuak ematen dizkiola. Poema izaki biziduna zela esan ohi zuen eta bidean etengabe aldatu egiten zituen. Lehen bertsioari gero orraztuak ematen zizkion.

­Nola egin zenuten banaketa?

“Bada Jainkoa Iparraldean” eta “Itziar:elegia” hartu eta erdibanatu egin genituen. Nik egindako lan guztia Pellori pasatu nion, bera baitzen maisua eta Pellok egokitu ditu bi ahotsak. Nik nire lana maisuaren esanetara jarri dut eta Oteizaren musikalitatea jasotzea lortu dugu. Niretzat neketsua izan da, baina aldi berean lan atsegina, sorketa lan handia eskatzen baitu poesia itzultzeak. Arantzazuko apostoluak egiten ari bagina bezala aritu gara. Berak esaten zuen lehen bertsioa beti ere euskara arkaikoan idazten zuela, lehengo euskaran, eta euskara zahar hori batura ekartzea izan da gure lana. Nik poeta zailak idatzi ditut, Aurtenetxe eta Neruda, esaterako, eta Oteiza izan da zailena, baina aldi berean gogotsu aritu naiz. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Explican la labor de HB, EH y Batasuna a nivel internacional
Ekonomia
SEPI autorizará hoy la venta de La Naval al grupo CNN y no mejorará las condiciones de los trabajadores
Mundua
Trágico tsunami en Java porque el aviso no llegó
Jendartea
Vecinos de Urbina critican el «silencio» de las instituciones
Euskal Herria
El PP utiliza en un vídeo contra el PSOE un chiste que inspiró Angel Acebes
Mundua
Israel pone trabas al despliegue de una fuerza internacional en la zona
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss