- Lokotx-biltzea
Irazokik jantzi du Euskal Herriko txapela
DONOSTIA
Irazoki nafarrak jantzi zuen herenegun Rivabellosan Euskal Herriko lokotx-biltze txapela. Garaipena, gainera, oso erraz bereganatu zuen, hamalau segundoko aldea kendu baitzion bigarren sailkatu zen Roberto Ruiz arabarrari, eta zazpi gehiago hirugarren postuan amaitu zuen Iñigo Lasaga nafarrari.
Sailkapena
Orga jokoa
Gasteizen, Adurtza auzoan, Arabako orga jokoko finala jokatu zuten. Zazpi kirolarik eman zuten izena lehiatzeko, eta guztiak aritu ziren lanean. Helburua, berriz, 200 kiloko zama besoetan hartu, eta gurdiari ahalik eta itzulirik gehien ematea zen. Irabazlea, berriz, Saiz de Castillo izan zen 3 itzuli pasata, eta bigarren bere anaia gaztea, laurden bat gutxiago eginda.
Sailkapena
|